wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Urtez urte gero eta eskaera gehiago ditu Sorkuntza Bekak. Aurten, disziplina oso desberdinetako 15 proiektu aurkeztu dira, eta  zazpi izan dira sarituak. "Beka eskuratu dutenak zoriondu nahi ditugu, baina beka jaso ez dutenei ere adierazi nahi diegu segitzeko beka eskatzen, eta sormena lantzen. Aurten ez da posible izan denak laguntzea, baina jarraituko dugu baliabideak eskaintzen", adierazi du Josu Labaka Kultura zinegotziak. 

Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiarentzat apustu estrategikoak dira kultur sormena eta transmisioa eta bide horretan lagundu asmoz sortu zen duela hiru urte beka hau. Elkarlanean, elkar hartuta urratsak egiten ari dira, eta proiektu garrantzitsua izango da Soreasuko Sormen gunean ere: "Soreasu abian izango da datorren urtean, eta sormen gunean ere kulturan funtzionamendu berria ekarriko du. Bakoitzak beretik esateko duen hori sortzeko baliabideak eskaintzea da gure eginbeharra, eta horretan ari gara. Kultura aberastasuna da eta denok aberasten gaitu, eta baliabide publikoak horren mesedetan jartzen jarraituko dugu", gaineratu du. 

Olatz Prat Kultur Mahaiko Lehendakariak norbanako sortzaileei Kultur Mahaiko ateak zabalik dituztela gogorarazi nahi izan die: "Kultur Mahaiak sortzaile berrientzat ere erreferentzia edo jotzeko ate bat izan nahi du. Beraz, sortzaile guztiek gure ateak zabalik dituzte". 

Epaimahaiaren lana ez dela erraza izan azpimarratu nahi izan du Ainara Larrañaga zinegotziak: "15 proiektu aurkeztu dira, eta 12.000€ izan dira banatzeko. Beraz, pena handiz, baina ezin izan ditugu denak lagundu. Bekaren oinarrietako irizpideak kontuan hartuta baloratu ditugu proiektuak". 

BEKA JASO DUTEN PROIEKTUAK

KOROSAGASTI: Asier Sustaeta. 2.200€. Iaz ere jaso zuen beka proiektu honek. Pelikula bat grabatzea da helburua, eta iazko bekaren bidez, dokumentazio lana eta gidoia egin zuten. "Elakrlana baloratzen da beka honetarako, eta guk erabateko elkarlana dugu mundu honen bueltan Azpeitian ibiltzen den jendearekin. Hala gidoia egiteko Alaitz Olaizola eta Miren Gorrotxategirekin egin dugu lan", azaldu du Sustaetak. Grabaketarako aurre lanetan murgilduta dabiltza orain, eta urritik otsailera bitartean grabaketak egitea dute helburu. Bekaren dirua horretara bideratuko dute. Udala ere eskertu nahi izan du: "Bigarrengoz jasoko dugu beka, eta horrelako laguntzarik gabe ezinezkoa izango zen lan hau egitea", adierazi du.

LEKAIME: Santi Rodriguez. 2.124€. Fantasia eta beldurra lotzen dituen laburmetraia grabatu dute, eta postprodukziora bideratuko bekatik jasotako dirua:"Azpeitia inguruan grabatu dugu, eta postprodukziora bideratuko dugu laguntza. Filmetako teknikak sartu nahi ditugu, eta horrek bere kostua du", azaldu du Rodriguezek. Bekak aurrera jarraitzeko gogoa eman diola eta Udala eskertu nahi izan du. 

KURAIOSA: Nora Alberdi. 1476€. ALberdiren lehen dokumentala izango da. Helburua emakumeen ahalduntzearen inguruan aritzea da. Horretarako 11 emakume elkarrizketatuko ditu, eta ondoren, elkarrizketa horietan landutako gaien inguruan aktore batek performanceak egingo ditu. "Nire lehen dokumentala izango da, ilusio handia dut, eta Udala eskertu nahi dut", adierazi du Alberdik.

ARTISTA LIBURUA: Leire Arenas. 1.000€. Irudigintza eta enkuadernazioa lantzen ditu Arenasek, eta biak lotuko dituen proiektua da bekara aurkeztutakoa. Kuaderno osatu bat izatea da helburua. 

ZIRKO SOZIALA. Garazi Agirre. 1.600€. Zirkoa ahalduntze erreminta izan eta herritarren artean ezagutaraztea da zirko sozialaren helburua. Hala, bekaren bidez formakuntzarako materiala erosi eta herrian proiektua ezagutarazteko lehen pausoak ematea da helburua: "Nik zirkoarekin dudan harremanetik sortu da proiektua, eta herrian ezagutaraztea nahi dut zirko soziala", aipatu du Agirrek.

KALUSE. Ibon Guerra. 2.000€. 3-4 idea buruan dituztela, baina helburu jakinik gabeko proiektua da Kaluserena. Inprobisazioarekin eta soinuarekin esperimentatu nahi dute, eta autoeditatu gero hori. Ondoren hartuko duen forma zehaztu gabe badute ere. "Ideiak ditugu, eta autoedizioan sakondu nahi dugu, eta bekaren bidez horretarako materiala eskuratzea da gure helburua", azaldu du Guerrak. 

KAIERA. Mariñe Arbeo. 1.600€. Txakur Gorriak taldeak aurkeztutako proiektua talde lan bat da. Duela bi urte eta erdi ekin zioten autoedizioari, baina kanpo lanak tarteko, azken aldian autoedizio eta elkar lan hori aparkatuta izan dute. Bekaren bidez, lau lagunen artean kuaderno edo liburu bat egitea da helburua. Bakoitzak hir egunez izango du liburua, taldeko bik ilustrazioak egingo dituzte, eta beste bik testuak eta liburua osatu bitartean txandakatuz ibiliko dute. Hauek ere horrelako bekak eskertu nahi izan dituzte:"Normalean, autoedizio kasuetan proiektu bat hasteko lehenengo zeuk jarri behar duzu dirua, eta gero, kasurik onenetan, dirua berreskuratzen duzu. Beka hau jasotzea eta diru hori aurreratu beharrik ez izatea eskertzekoa da benetan", azaldu dute.