wrapper

Oharrak

Udan ere familientzako ekintzak eskainiko ditu Ekoetxeak. hala, uztailaren 15ean landareen hazkuntzarako teknika japoniar bat, Kokedama, sortzeko aukera izango dute 6 urtetik 12urtera arteko haurrek eta beren familiek. Abuztuaren 26an, berriz, artoa aletu, ehotu, artaburuaren hostoekin eskulanak egin eta taloa egiten ikasteko aukera izango da. Bi ekintzetarako plazak mugatuak dira eta aurrez izena eman behar da (943 81 24 48 da Ekoetxeako telefonoa).

KOKEDAMA BARATZEKO LANDAREEKIN

Kokedama, landareen hazkuntzarako antzinako teknika japoniarra da, mazetarik gabe eta goroldioarekin landareak mantentzeko. Tailer honetan, aintzinako teknika hau erabiliko dugu, gure kokedama sortzeko… eskulan polita ume zein helduentzako.


Noiz: Uztailaren 15ean
Ordua: 11:00 - 12:30
Nori zuzendua: 6 urtetik 12 urte bitarteko umeei eta beraien familiei.
Doakoa izango da
Plaza mugatuak

ARTOA LANTZEN

Artoa Euskal Herriko baserrien oinarria izan da. Tailer honetan, artoa aletu, ehotu, artaburuaren hostoekin eskulanak egin eta taloa egingo dugu. 

Noiz: Abuztuaren 26an
Ordua: 11:00 - 12:30
Nori zuzendua: 6 urtetik 12 urte bitarteko
umeei eta beraien familiei.
Doakoa izango da
Plaza mugatuak


Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information