Azpeitiko Udalak egiten duen formakuntza eskaintzaren baitan, uztailaren 18tik 24ra bitartean produktu fitosanitarioen aplikatzaile txartela ateratzeko 25 orduko ikastaroa antolatu du, 15:00tatik 20:00tara izango dira saioak. Izen ematea udaletxeko 2. solairuan egin behar da uztailaren 13a bitartean. Azpeitian erroldatutakoek 30 euro ordaindu beharko dute, eta besteek 37, 50€. Plaza mugatuak izango dira (40), eta ikastaroan parte hartzeko, azpeitiarrek lehentasuna izango dute.
Izen ematerakoan ordainketa agiria eta izen emate orria beteta entregatu beharko dira.