wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udaleko Hezkuntza Sailak, urtero bezala datorren ikasturtean Azpeitian ikastaroren bat eman nahi dutenentzat proiektuak aurkezteko epea zabaldu du. Proposamenak egiteko azken eguna uztailaren 16an izango da.

Aurkeztutako proiektuen balorazioa egingo du Udalak. Aukeraketa fasean sartu ahal izateko, honako baldintzak bete beharko dira:

1. Ikastaroa emango duenak, lantzea proposatzen duen gaiaren inguruko titulazio egokia izatea, edota horretan lan esperientzia duela agertzen duten agiriak izatea.
2. Zerbitzu hau herrian beste leku batean ez eskaintzea.
3. Udaleko sail bateko helburuekin bat egitea.

Aukeratutako proiektuei honakoa eskainiko die Udalak: ikastaroen propaganda egiteaz arduratuko da eta ikastaroa eskaini ahal izateko lokala utziko du. Udalaren eta ikastaroa emango duenaren artean hitzarmen bat sinatuko da, bertan jasoz bi aldeen eskubide eta betebeharrak.

Interesatuek, Udaleko eskaera orria beteta eta txosten bat aurkeztu beharko dute, ikastaroaren nondik norakoak azalduz.

Honako atal hauek agertu behar dira gutxienez txostenean: ikastaroaren helburua, edukiak, metodologia, iraupena, prezioa, nori zuzendua dagoen eta irakasleak (edo irakasleen) gaia ezagutzen duela agertuko duen dokumentazioa (heziketa agiriak, lan eskarmentua, etb.).
Aurrez ikastaroren bat eman dutenen kasuan, egiten den proposamena orain artekoarekin jarraitzea bada, ez dute txostena aurkeztu beharko; nahikoa izango da eskaera orria betetzearekin.

Eskaerak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuak aurkeztu beharko dira uztailaren 16rako. Informazio gehiago nahi dutenek 943 157928 telefonora deitu dezakete.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information