wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

2018ko aurrekontuetan Soreasuko sormen gunea egiteko partida onartu eta lehiaketa publikoa egin ostean, duela zenbait egun hasi ziren obrak. Hitzaren, arte eszenikoen eta irudiaren eremuak egokituko dira eta ia milio bateko aurrekontua du (994.348,94 €takoa). Horren segidan, soinuaren eremuko lanak egingo dira. 

Sormen gunea kultur eragileekin batera diseinatu da: “Denbora luzean hitz egin dugu kultur eragileen artean zer eta nolakoa izan behar duen Soreasuk zehazteko, orain irudimenean eta paperean marraztu dugun hori gauzatzen ari gara”, azaldu du Ainara Larrañaga kulturako zinegotziak. Datorren hamarkadako proiektu estrategikoa izango dela kulturarentzat ere azpimarratu nahi izan du: "Azken 8 urteotan kulturak loraldi izugarria egin du gurean, eta plaza eskaintzeaz gain sorkuntzarako azpiegiturak eta baliabideak jartzea da orain helburua. Kultur politika sendo eta propioa dugu, eta Soreasu estrategikoa izango da datozen urteotan".

Lehiaketa, loteka gremioentzat

Lehiaketa publikoari dagokionez, loteka egin da, lehen aldiz: "Loteka ateratzearen helburua herriko gremio txikien Soreasuko obran parte hartzeko aukera izatea izan da. Gremioka banatu dugu proiektuak berak hori ahalbidetzen duelako, eta bakoitzak bere proposamena aurkezteko aukera izan du”, gaineratu du Josu Labaka zinegotziak.