Gaztemaniak zirkuitua 20 urteko ibilbidea du, eta bere helburua kultura gazteengana hurbiltzea izan da. Goizane Alvarez Foru Aldundiko gaztegdi eta kirol zuzendariak aurtengoan "emakume artista gazteak lehen lerroan jartzea" izan dutela helburu adierazi du. Eta nabari da hori karteleran. Gemma Gonzalez zirkuituko zuzendariak azaldu duenez, 12-25 urte bitarteko gaztetxoentzako kultur eskaintzan sortzen diren zailtasun edo hutsuneei erantzutera datorrela adierazi du.
Egitarau aparta
Ekainaren 30ean, 16:00etan La Basuk, rap femeninoaren ikur handietakoak, masterclass-a eskainiko du Gaztelekuan, debalde. Izen ematea egunean bertan egingo da Gaztelekuan. Ondoren, 18:30etan, Sanagustinen Ane Jurado musikari gazte azpeitiarraren kontzertua izango da, eta ostean, reggaetoi feminista eginez arrakasta lortu duen Brisa Fenoy taldea izango da. Bukatzeko Iban Garcia DJ azkoitiarrak bere musikarekin animatuko ditu gaztetxoak.
Masterclassa debalde izango da, eta kontzertuetarako sarrera 3 eurotakoa izango da. Kontzertuek irauten duten bitartean, ez da alkoholik salduko.