wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Udalak eraikiko dituen etxebizitza babestuen inguruko informazio bulegoa irekita da azken asteotan, Udal erakusketa aretoan (Betharram). Irekieran izandako bileran jende ugari bildu zen, eta irekita izan den egunetan ere herritar ugari izan dira erakusketa ikusi eta etxebizitzen inguruko informazio gehiagoren edo zehaztagoaren bila bertaratu direnak. Orain artean, 350 bat lagun izan dira babestutako etxebizitzen inguruko zalantzak eta argibideen nahian etorritakoak. Etorri ez direnek, ostiralera arte izango dute irekita, goizetan 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Izen ematea uztailaren 13ra arte irekita

Informazio bulegoa itxi egingo bada ere, babestutako etxebizitzetan izena eman ez dutenek uztailaren 13ra arte izango dute horretarako aukera. Izen emateko dokumentazioa udaletxeko sarreran entregatu behar da. Oraindik ere etxebizitzen edo baldintzen inguruan zalantzaren bat dutenek edo izena emateko betebeharreko dokumentazioarekin laguntzaren bat behar dutenek Azpeitia Berritzenera jo behar dute (Sindikatu Zaharreko 2. solairuan). Telefonoz edo e-posta bidez ere jar zaitezke harremanetan: 943 15 71 83 edota Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.