wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Udako solstizioari hasiera emateko San Juan Egunaren bueltan herri eta auzo ugaritan izaten dira festak, eta gurean ere han eta hemen izango da festarako aukera. Urrestillan, Oñatzen zein plazan suaren bueltan ekintza ugari izango dira herritarren gozagarri. 

Oñazko festak

Ekainak 23, larunbata

11:00etan, Meza

12:00etan, Jubilatuen hamaiketakoa

20:30ean, auzo afaria

 

Ekainak 24, igandea

12:00etan, Herri Kirolak

Egun guztian, trikitilariak

 

Herriko Plazan

Ekainak 23, larunbata

19:30etatik aurrera, afari-merienda egiteko aukera izango da. Herritarrek jatekoa eman beharko dute eta gune bat egokituko da jateko. Horretaz gain, Añota Sagardotegiari esker Txotxa ere izango da bertan. 

22:00etatik aurrera, Antxieta Musika Eskolako ikasleek, Luix Beltza dantza eskolako ikasleek eta Kbeat musika taldeak girotuta sanjoan sua egingo da. 

 

Urrestillako sanjuanak

Ekainak 22, ostirala

19:00etatik aurrera, Sorgin poteoa

19:30etan, Unidad Alavesa taldearen kontzertua

21:00etan, Gazte afaria

23:00etatik aurreraWillis Drummond eta Bad Sound System taldeen kontzertuak

 

Ekainak 23, larunbata, San Juan bezpera.

 12:00etatik aurrera, artisau azoka

20:00etatik aurrera, poteo herrikoia

21:00etan, pregoia eta festen hasierako suziria. Ondoren, herri afaria.

00:00etan, San Juan zuhaitzaren sartzea

00:30etatik aurrera, San Juan sua piztu eta suaren inguruan dantzaldia.

Ondoren, Laket taldearekin erromeria.

 

Ekainak 24, igandea. San Juan Eguna.

11:45etan, Azpeitiko Udal Musika Banda.

13:00etan, Buruhandiak

17:30etan, Lore Kolore ipuin kontalaria

Ondoren, merienda

20:15etan, AGL Saloiko dantza emanaldia

 

Ekainak 25, astelehena. San Juan Txiki eguna

12:30etatik aurrera,  Sagardoa dastaketa

14:00-14:45 artean,  Mus txapelketarako izen-ematea

15:15etatik aurrera,  Mus txapelketa

16:00etatik aurrera, puzgarriak

17:30etan, merienda

 

Ekainak 26, asteartea. San Juan Hirugarrena.

17:00etan, umeentzako jolasak

18:30etatik aurrera, tortilla patata lehiaketa

Ondoren, afari-merienda

21:00etan, zuhaitzaren entierroa