wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

 

Elkarrekin Eraikitzen 2017-18 proiektuaren amaierako ekitaldia ospatu zuten atzo eskualdeko 5 ikastetxeetako ikasleek, irakasleek eta parte hartu duten hainbat eta hainbat eragilek Iraurgi Berritzen garapen eta berrikuntza agentziak eta Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako udalek.  Aurkezpenean, Eneko Etxeberria Azoeitiko alkateak proiektu honen garapena izan zuen gogoan: "Aurten 5. edizioa da. Kisi gogorreko urteetan sortu zen. Gure bailara txikia da, eta elkarlanean batuta krisiari aurre egiteko aukera bat izan zitekeelakoan sortu genuen. Hezkuntza eragileak, instituzioak eta enpresak bat eginda, elkar ezagututa bailara duina egiteko aukera dela uste dugu". Proiektu honen bidez ikasleak enpresak eta enpresek etorkizuneko langileak ezagutzeko aukera dutela ere azpimarratu nahi izan du. 

Elkarrekin Eraikitzen proiektuak ikaslea proiektuan eta ikasketa prozesuan protagonista egiteaz gain hiru helburu nagusi bete ditu: 

1. Ikasleen artean ekintzailetzari lotutako balioak eta gaitasunak sustatzea du helburu

2. Iniziatiba edo komunikazio gaitasuna. Lehen helburu hori bete ahal izateko, proiektuak irakasleei metodologia berritzaileekin esperimentatzeko aukera eskaini die. 

3. Ikasleek eskualdeko egoera sozioekonomikoaren berri izatea da, etorkizunean lan munduan sartu aurretik dagozkien erabakiak ahalik eta informazio gehienarekin har ditzaten. Prozesuan zehar DBH 3 edo 4 mailako ikasleek hartu dute parte.

Aurten ere proiektua bi fase nagusitan egituratu da ikasturtea. Lehenik eta behin, eskualdeko ikastetxeetako irakasleek elkarlanean, ondoren ikasleek landuko duten prozesua diseinatu eta definitu da. Bigarren fasean, aldiz, ikasleak talde txikitan bilduta, irakasleek planifikatutako prozesuaren bitartez, Iraurgi Berritzenek proposatutako 9 erronka erreal hausnartu eta landu dituzte.

Proiektuaren datu eta faseak

Parte-hartzaileek, bereziki ikasle nahiz irakasleek, bosgarren edizio hau ere positiboki ebaluatu dute eta izan dituen parte-hartze datuengatik ere arrakastatsutzat jo daiteke. Proiektuan  5 ikastetxe, 9 erronka, 9 irakasle eta 180 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte. Horiez gain, prozesuan zehar ikasleek egin dituzten elkarrizketa eta azterketa lanetan 40 eragiletik gora hartu dute parte. Besteak beste, hainbat enpresa ordezkari, Azkoiti nahiz Azpeitiko udal ordezkariekin, Urkomeko ordezkariekin, Merkatari elkarteetako teknikari nahiz merkatariekin, Iraurgi Berritzeneko ordezkariekin, Osasun Zentroetako ordezkariekin nahiz lehen sektoreko hainbat ustiategitako arduradunekin egoteko aukera izan dute ikasleek.