wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Irekita daude Izarraizko Atea parkeko ur-txorroak. Aste honetako eguzki eta tenperatura altuen iragarpena ikusirik erabaki du Udalak txorroak irekitzea. Azken asteotan prest izan dira eguraldi egokia iristeko zain, eta azkenean udaren iritsierari aurre hartuz ireki dira. 

Iazko uztailaren hasieran ireki zen parke berdea, eta uda arrakastatsua izan zen benetan. Herritar zein bisitari ugari ibili ziren bertan, eta ur-txokoak izan ziren haur zein gaztetxoentzat erakargarri. 

Udalak parkean giza-legez jokatzeko eskatu nahi du azkenik; hondakinak ondo sailkatuta edukiontzietara botatzeko eskatu nahi du, zakurrak lotuta ibiltzeko eta jolasean, hizketan edo dena delakoan errespetuz ibiltzeko. Horretaz gain, gogoratu nahi du ur-putzuan ezin dela animaliarik sartu. .