wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

2018an, 100 urte betetzen ditu Iturralde iturgintzak. 100 urte iturgintzari emanak, eta urteurren borobil horretan Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari elkarteak herriari emandako bizi eta zerbitzua dela eta eskertu nahi izan dute iturraldetarren familia. 

Sakarias Iturraldek hasi zuen iturraldetarren iturria. Bizikleta gainean, Azpeitian zein inguruetan ibiltzen omen zen etxez etxe komunak eta iturriak konpondu edo berriak egiten. Ondoren, haren seme Juliok jarraitu zion ofizioari eta gaur egun Julioren seme Antton eta Juliok dihardute lan horretan Idoiarekin batera. 

Azpeitiko Udalaren izenean, Agustin Lizarralde merkataritza zinegotziak oroigarri bat eman die: "Zuhaitzak urtez urte enborrean aro bat osatzen joaten dira, esperientziaren aroak. Zuen familia ere horretan aritu da 100 urtez. Esperientzia bildu eta merkataritza txikia sustatuz heria egiten. Segi horretanxe".