wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udalak bat egin du ekainaren 10ean egingo den giza katearekin eta horren inguruan antolatutako ekintzekin. Horretaz gain, bando bidez, herritarrei ere ekainaren 10ean azpeitiarroi egokitutako Zumaia eta Getaria arteko kilometroetan, edota beste edozein puntutan, elkarri eskua emateko deia luzatzen diegu. Herri bat garelako; erabakitzeko eskubidea dugulako; eta herritarron garaia delako. Gure Esku dago!

 

Aturritik Ebrora eta Enkarterrietatik Auñamendira, Pirinioetako bi aldeetan 685 udalerrietan bizi garen 3 milioi euskal herritarren gehiengoak, gure hizkuntza, kultura, edo jatorria edozein izanik ere, Euskal Herritar gisa bizi nahi dugu. Gure eskubide zibil eta politiko barne, Nazioarteko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaletik eratortzen diren eskubide guztien jabe bizi nahi dugu Euskal Herri osoan.
Duela 5 urte, Euskal Herrian sortu zen Gure Esku Dago mugimenduaren baitan ekin genion Azpeitian ezberdinen arteko baturatik erabakitze eskubidearen aldeko dinamikari. Ordutik, lanketa eta pauso garrantzitsuak egin ditugu Euskal Herrian zein Azpeitian. Hala, 2014ko ekainaren 8an milaka herritarrek osatu zuten Iruñea eta Durango arteko giza katea; 2014an, bost mila herritar baino gehiagok botatu zuten Azpeitian egindako erabakitze eskubidearen aldeko galdeketan….


Pauso garrantzitsuak izan dira, eta orain esku artean duguna ez da apalagoa. Aurtengo ekainaren 10ean, Donostia, Bilbao eta Gazteiz lotu nahi ditu Giza kateren bidez. Bertan, 100.000 bat herritarrek elkarri eskutik helduta herri bat garela, erabakitzeko eskubidea dugula eta herritarron garaia dela aldarrikatuko dugu, beste behin.


Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera berriak sortu daitezkeen honetan, herritar guztiok ezinbesteko giltza garelako, milaka arrazoi eta gehiago daude giza katean parte hartzeko.

Hori dela eta Azpeitiko Udalak bat egin du ekainaren 10ean egingo den giza katearekin eta horren inguruan antolatutako ekintzekin. Horretaz gain, bando bidez, herritarrei ere ekainaren 10ean azpeitiarroi egokitutako Zumaia eta Getaria arteko kilometroetan, edota beste edozein puntutan, elkarri eskua emateko deia luzatzen diegu. Herri bat garelako; erabakitzeko eskubidea dugulako; eta herritarron garaia delako. Gure Esku dago!