wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Lapatx zabortegia 2016ko abenduak 1ean itxi zenetik, eta energia alorrean duen potentzialitatearen jabe izanik, energia berrerabiltzeko eta Lapatx hondakinen rebalorizaziorako zentru bilakatzeko apustua egin da. Hala, bertan sortzen den biometanoa berrerabiliz energia berriztagarriak sortu eta sare nagusira bideratzeko proiektu batean sartu berri da.

“Energia berriztagarrien aldeko apustu sendoa egiten dugu guk. Orain, zabortegian sortzen den biometanoa erre egiten dugu, eta helburua da gas hori erabiltzea lortzea. Proiektu interesgarria iruditzen zaigu eta non hobe horrelako prototipo bat Lapatxen baino”, azaldu du Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko Lehendakariak.

Nortegas enpresak egingo du gasa garbitu eta gas natural berriztagarria sortu eta sare nagusira bideratzeko prototipoa. Uztailaren hasiera alderako prototipoa Lapatxen izatea aurreikusten da. Behin prototipoa jarrita elkarlanean proba desberdinak egingo dituzte gasa ahalik eta ondoen garbitzeko: “Biometanoa ahalik eta ondoen aprobetxatzeko teknologiarik eta modurik onena bilatzea da helburua, ondoren sare nagusira txertatzeko. Horretarako dauden kalitate neurri guztiak pasatu ondoren”, gaineratu du Bereziartuak.

Proiektu saritua

Aste gutxi barru Lapatxen abiatuko den proiektuak hasiera ona izan du. Izan ere International Gas Union (IGU)-ek ematen dituen sarien artean, 'Gasa eta berriztagarriak' sailean berrikuntza saria eman dio. Saria ekainaren bukaeran Washingtonen (AEB) jasoko dute Nortegas-ek.

Energia berdea

Biometanoa energia berde edo berriztagarri gisa indarra hartzen ari da Europan zein munduan. Europako Batasunak biogasa indartu nahi du alternatiba moldagarri eta jasangarria delako eta negutegi efektua eragiten duten gasen emisioa murrizten laguntzen delako.