wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak txoko desberdinetatik Azpeitira etorri eta euskarara hurbildu nahi dutenentzako hainbat ikastaro antolatu izan ditu. Iaz bezala, aurtengoan ere lanbide bati lotuta antolatu du ikastaroa. Hala, 24 lagun inguru izan dira Elikaguneko sukaldeko beroan, jaki goxoen artean, euskarara hurbiltzeko helburuz. Bertan Elikaguneko Xabier Izagirre eta Ioritz Aizpuru izan dituzte bidelagun. 

Parte hartzaileek zein Udalak ikastaroaren balorazio oso positiboa egin dute: "Euskaraz ikasten hasteko harra piztea da helburua. Askotan edo askorentzat zaila da euskaltegira joan eta hutsetik hizkuntza bat ikasten hastea, eta pixkanaka, beraien zereginetan eta lanean euskarazko hitzak sartzen hastetik abiatzea da helburua. Euskara integraziorako zubi dela ikustea ere badu helburu ikastaroak ", azaldu du Josu Labaka zinegotziak. Ikastaroa bukatuta, ikastaroa egin izanaren ziurtagiria eman zien udalak parte hartzaileei, azken saioan. Aurrera begira, udazkenean-edo ikastaro gehiago antolatuko ditu Udalak. 

taldea1

taldea 2