wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak azken urteotan abian jarritako Etxebizitza politiketan sakontzeko asmoz, Esklabak Iturzulo eremuan babestutako 62 etxebizitza eraikiko ditu lehen fasean. Bigarren fase bat ere badu proiektuak, eskaeren arabera, azkarrago edo makalago abian jarriko dena, eta 67 etxebizitza eraikiko dira 39 babes ofizialeko eta 28 tasatu berezi. Eskaintza hau Alde Zaharrean eraikiko diren etxebizitzekin osatzen da. Guztiaren berri emateko datorren astelehenean ekainaren 4an, 19:00etan Betharramenetako udal eraikin berrituan bilera irekia egingo da. 

Azpeitiko Udala herritarren etxebizitza eskubidea bermatzeko hartzen ari den neurrien baitan, gaur prentsaurrean Esklabak-Iturzulo eremuan eraikiko diren babes ofizialeko eta etxebizitza tasatuen inguruko informazioa eskaini dute Josu Labaka, Aitor Bereziartua eta Leire Goenaga zinegotziek. Leire Goenaga Ogasun zinegotziak azken urteotan hartutako neurri eta egindako ikerketak izan ditu hizpide: "Horiek baitira etxebizitza eskaintza osatzeko, eta gaur aurkeztera gatazen pauso garrantzitsu honen oinarriak", azaldu du. Eskaintza egiteko momentu egokiaz ere arotu da: "Orain arte egindako ibilbideari jarraipena ematera edo abian jarritako politikei osotasuna ematera dator eskaintza hau, eta momentu egokia dela ikusten genuen. Gainera, Azpeitiko errealitatea ere ona dela uste dugu, %8 azpitik dago langabezia tasa eta Udalak ere horrelako proiektu bat garatzeko berme edo segurtasuna eskaintzen du", gaineratu du Goenagak. 

Josu Labaka zinegotziak proiektuaren xehetasunak azaldu ditu, baina datuak eman aurretik datu garranttzitsu bat aipatu nahi izan du: "Pausoak beharren arabera emango dira; hau da, etxebizitzak faseka egiteko planifikazioa egin du udalak eta hasiera batean 8-10 urte bitartean garatzeko aurreikuspena badu ere, eskarien arabera faseak azkarrago edo motelago jarriko dira abian", azaldu du. 

INFORMAZIO BILERA, ASTELEHENEAN

Udalak Esklabetako eskaintzaz gain, alde zaharrean eraikiko dituen etxebizitza ezberdinen inguruko etxebizitzen eskaintzaren berri emateko informazio bulegoa jarriko du Betharram eraikineko Udal erakusketa berrituan. Irekieran, ekainaren 4an, 19:00etan, eskaintza osoa azaldu eta herritarren galdera eta zalantzak argitzeko bilera irekia egingo da. Informazio bulegoa, ekainaren 22ra ate izango da irekita astelehetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. 

ESKLABAK-ITURZULOKO ETXEBIZITZEN XEHETASUNAK

 
BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZEN INGURUKO DATUAK
Etxebizitza kopurua:
68; 1.fasean 29; 2.fasean 39
 
Mota:
Babes ofizialeko etxebizitzak
 
Etxebizitzen deskribapena:
1, 2 eta 3 logelako etxebizitzak
 
Zozketaren data:
2018 amaiera- 2019 hasiera
 
PREZIOA:
Etxebizitza arrunta:
108.000 €tik 162.000 €ra (BEZ gabe)
Etxebizitza egokitua:
162.000 €tik 203.000 €ra (BEZ gabe)
 
 
BETE BEHARREKO BALDINTZAK:
- Etxebizitza jabetzan ez izatea (salbuespenak salbuespen)
- Errolda Azpeitian:
Azken 15 urteetan 6 urtez 
Azken bi urtetan jarraianaian (2018/01/01az aurretik)
- Diru-sarrerak (2017. urtekoak)
9.000€- 39.000€00 - 39.000 €
- Etxebiden, salmenta aukeran, izena emanda egoteadaletxean
 
ETXEBIZITZA TASATUEN INGURUKO DATUAK
Etxebizitza kopurua:
61; 1.fasean 33; 2.fasean 28
 
Mota:
Erregimen Bereziko Udal Etxebizitza Tasatuak
 
Etxebizitzen deskribapena:
2-3 logelako etxebizitzak
 
Zozketaren data:
2018 amaiera -  2019 hasiera
 
PREZIOA:
Etxebizitza arrunta:
159.000 €tik 221.000 €ra (BEZ gabe)
Etxebizitza egokitua:
223.000 €tik 230.000 €ra (BEZ gabe)
 
 
BETE BEHARREKO BALDINTZAK:
- Etxebizitza jabetzan ez izatea (salbuespenak salbuespen)
- Errolda Azpeitian:z
Azken 5 urtean 3 urtez
Azken 15 urteetan 5 urtez 
Azken 10 urtean Azpeitian ilen egin izana (2018/01/01az aurretik)
- Diru-sarrerak /2017. urtekoak)
25.000€- 50.700€00 - 39.000 €
-Udaletxean eskaria erregistratuta izatea uztailaren 13rako