Gaur goizean Iraurgi ikastetxeko ikasle eta irakasleak San Martin egoitzan izan dira. San Martin fundazio eta egoitzari eskerrak eman nahi izan dizkiete urte luzez beren ikastetxeko txikienei lekua uzteagatik. Bertan izan dira San Martin fundazioaren izenean Eneko Etxeberria alkatea, Juan Ignazio Alberdi Egaña, Kepa Susperregi eta Jabier Guibert. Ikasleek dantza eta kantu artean agurtu dituzte eta eskertza oroigarri eta giltzak entregatuz sinbolizatu dute.
Agurtu badira ere, San Martin egoitzako familiari ohiko hitzorduetan itzuliko direla adierazi diete.