wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Mantangorri jaisteko astebete falta bada ere, Sanjuandegin festa giroa hasi da nabarmentzen. Hala, asteburu honetan egingo den Umeen egunarekin hasiko dira festa giroko ekintzak. Zapatuan umeen txanda izango da; asteazkenean, maiatzak 31, bertso afaria izango da; ostegunean Barraka Eguna, Kantu jira, Mus txapalketa eta kontzertua izango dira. Ostiraletik aurrera, berriz, adin guztietako herritarrei zuzenduriko hamaika ekintza izango dira. 

EGITARAUA

Maiatzak 26, zapatua. Umeen Eguna.

12:00. Egunaren hasiera.

Ondoren, jolasak.

14:00. Bazkaria.

Bazkalostean, jolasak.

17:00. Lore Koloreren ikuskizuna.

Maiatzak 30, asteazkena.

21:00. Bertso afaria, Unai Agirre eta Nerea Ibartzabal ariko dira kantuan.

Maiatzak 31, osteguna.

17:00-20:00: Barraka eguna

19:00. Kantu jira eta pintxo-poteoa.

21:00. Mus txapelketa.

22:00. Iluntze musikatua: Erein eta Talka musika taldeen kontzertuak.

Ekainak 1, ostirala. Gazte Eguna.

09:00. Gosaria eta auzolana.

18:50. Txosna irekiera.

19:00. Matangorriri ongietorria.

19:05. Buruhandien eta erraldoien kalejira, trikitilariekin.

21:00. Gazte afaria.

23:00. Areto dantza emanaldia, Jose Mari Orbegozoren eskutik.

23:00. Aurrez aurre, Azken Sustraiak eta Laket taldeen kontzertuak.

Ondoren, Meritron, P4UL eta Kanpax DJ-en emanaldia txosnan.

Ekainak 2, zapatua. Auzo Eguna.

10:30. Xake txapelketa.

11:00. Judo erakustaldia.

12:30. Bandaren kontzertua.

13:30. Triki-pintxo-poteoa.

15:00. Auzo bazkaria.

17:00. VI. Trikiti Txapelketa.

18:30. Txokolatada.

19:00. Sakatu elektrotxaranga, buruhandiekin.

20:00. Parrillada.

22:00. Hartz, Bultz eta Zopilotes Txirriaos taldeen kontzertuak.

Ondoren, DJ Elepuntorekin gaupasa karpan.

Ekainak 3, igandea.

06:00. Txokolatada.
07:00. Zezena.

08:30. Gaupaseroen argazkia.

09:00. Salda.

12:00. Dantzari Txikien emanaldia.

16:30. Zezen txikiak.

18:30. Herri kirol erakustaldia.

20:00. Mantangorriri agurra.

Ekainak 9, zapatua. Indiaren aldeko ekintzak.

16:00. Txirrindulari proba.

17:30. Gaztetxoen krosa.