wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Duela bi urteko hausnarketak on egin dio Joxe Takolo Bekari. Hala ondorioztatu daiteke atzoko prentsaurrean Udal arduradunek eta mahai teknikoko kideen hitzetatik. Aurten, 7 proiektu aurkeztu dituzte "kalitatezkoak eta punta-puntako mendizaleak", eta gustura azaldu ziren ibilbide bekaren ibilbide berriarekin. Zabalza eta Fernandez urrian joango dira Nepalera 8.801 metroko garaierako mendia igotzera. 

 Duela bi urte, Joxe Takolo bekara proiektu gutxi eta maila tekniko nahikorik gabeak aurkezten zirela ikusita, Lagun Onak Mendi bazkunak goi mendizaletasunaren eta bekaren beraren inguruko ikerketa egin zuten. Ikerketa horren ondorioz, bekaren berri emateko bide berriak aztertu eta oinarriak aldatu zituzten, eta emaitzak agerikoak dira: "Geldialdi haren eta aldaketen maitzak jasotzen hasi gara. Kalitate handiko zazpi proiektu izan dira lehian eta azkenean, mahai teknikoan, botazio sistema bidez Drangnac-rirako espedizioa izan da garaile", adierazi du Estitxu Elduaien Kirol batzordeburuak. 41 puntu jaso ditu irabazleak, bigarrenak baino 11 puntu gehiago. Beraz, Udalak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Euskal Herriko Mendi Faderazioak emandako 3.000 euro jasoko dituzte Mikel Zabalza eta Alberto Fernandezek.

Aitor Unanue Lagun Onak Mendi Bazkunako kidea ere pozik agertu da bekaren norabide berriarekin, baina aurten sosrtutako zailtasuna ere aipatu nahi izan du: "Proiektuen kopuruaz gain, aipatzekoa da horien kalitatea eta aurkeztu dituztenak goi mailako mendizaleak direla. Horrek asko zaildu digu erabakia hartzea. Ez da erraza izan. Ondo merezita dute Zabalza eta Fernandezek". "Ohorea da Joxe Takoloren izena daraman beka Zabalza bezalako mendizale bati ematea, eta 30 urteko mendizale batekin egingo duen proiektu bat izateak bekari indarra ematen dio", gaineratu du Joxe Mari Azpiazu mahai teknikoko kideak. 

 

Urrian igoko dute Drangnac

Urrian joango dira Nepalera eta bost astez izango dira bertan. Drangnac mendian bide berri bat irekitzea dute helburu, estilo alpinoan igota. Bidelagun izotza eta haitza izango dituzte eta 1.400 metro inguru eskalatu beharko dituztela aurreikusten dute. Oinarrizko kanpamentua Na herrian jarriko dute (4.000 metro inguruko altueran) eta handik gertu dagoen Ripimo Shar glaziarraren inguruan aklimatazioa egitea aurreikusten dute.  "Estilo alpinoan igo nahi dugu. Pirinio eta Alpeetan mendiak igotzen ditugun estiloa eraman nahi dugu Himalaiara", adierazi du Fernandezek. 

Helburua zehaztuta eta finkatuta dute, baina jakitun dira han aurki ditzaketen baldintzak medio, helburua betetzeko zailtasunak izan ditzaketela. Horregatik norazko ezberdinetatik igo daitezkeen beste hainbat mendi ere begiz jota dituzte.