Plazako 3. zenbakidun etxea-ataria eraisteko lanak hasteko aldamioa jartzen hasi dira gaur. Eraikin zaharra egoera txarrean dago, eta horregatik botako dute. Bi hilabete inguru beharko dituzte etxea botatzeko, eta uztailaren 20 ingururako aldamioa kenduta izatea aurreikusten da. Bitarte horretan, azoka plazako postuak egokitu egingo dira, postuetako arduradunekin hitz eginda bezala.