wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Foru Aldundiak Gipuzkoa Argituz egitasmoa antolatu du, eraginkortasun energetikoa bultzatzeko eta herritarren zaurkotasun energetikoa prebenitzeko. Gipuzkoan zehar 40 tailer inguru emango dituzte eta horietako bat ostiralean egingo dute Azpeitian (KZ gunean), denda eta enpresa txikiei zuzenduta.

Programaren helburua argindar kontsumoaren murrizketa sustatzea da, modu erraz batean. Hala, eraginkortasun energetikoa bultzatu nahi da eta pobrezia energetikoa saihestu.

Maiatzean eta ekainean 40 tailer inguru emango dituzte Gipuzkoan. Tailer horietan argitu.eus webgunean argitaratu diren hiru tutorialak praktikan jarriko dira.

Tutorial horietan kontsumo datuak ezagutzeko jarraitu beharreko pausoak zehazten dira: zenbat kontsumitu dugun eta noiz egin diren kontsumorik handienak. Hori guztia ezinbestekoa da kontsumoak murrizteko, aplikatzen diguten tarifa egokitzeko eta kontratatutako potentzia egokia den egiaztatzeko.