wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Herenegun bildu zen epaimahaia aurkeztutako proiektuak aztertzeko eta datozen asteetan jakinaraziko du zein egitasmo lagunduko dituen diruz eta zenbateko laguntza emango dion bakoitzari.


Hiru urte dira Azpeitiko Udalak, Kultur Mahaiarekin elkarlanean, Sorkuntzarako Beka martxan jarri zuela, kultur sorkuntza bultzatzeko eta sortzaileei euren obra sortzeko laguntza ekonomikoa emateko helburuarekin. Eta urtez urte hazten ari da bekaren arrakasta. Lehendabiziko edizioan hamar proiektu aurkeztu zituzten, eta horietatik bost lagundu zituzten diruz. Ordukoan, 6.000 euro bideratu zituzten sortzaile gazteen proiektuak diruz laguntzera. Iaz diru partida hori bikoiztu egin zuten. Hala, 12.000 euro bideratu zituzten Sorkuntza Bekara, eta diru-laguntzak zortzi poriekturen artean banatu zituzten. Aurten, 15 izan dira aurkeztu dituzten proiektuak, eta epaimahaiak iazko diru partida bera banatuko du aukeratzen dituenen egitasmoen artean.

Azpeitiko Udaleko ordezkariak pozik daude beka deialdiak izan duen erantzunarekin, inoiz baino proiektu gehiago aurkeztu izanak esan nahi duelako jende gazteak baduela kultur proiektuak sortzeko eta garatzeko grina. Ainara Larrañaga udaleko zinegotzi eta epaimahaiko kideak azaldu du “oso proiektu interesgarriak” jaso dituztela. “Kultur proiektuak dira guztiak, baina arlo diferente askotakoak. Hala ere, esango nuke ikusentzunezko proiektuak direla gehien nabarmendu direnak”. Josu Labaka udaleko zinegotzi eta epaimahaiko kideak, berriz, bekaren beraren bilakaeraz jardun du. “Aurtengoa hirugarren urtea da eta edizioz edizio forma hartzen eta sendotzen doa beka bera”. Haren ustetan, “oso seinale ona da” aurkezten dituzten proiektu kopurua urtez urte handituz joatea, erakusten duelako jendeak baduela sortzeko gogoa. “Egia da Azpeitian kultur arloa bizirik dagoela, mugimendu handia dagoela, baina beharrezkoa da egunez egun lanean jarraitzea, etorkizunean ere hala egon dadin”. Ziurtatu du udalak horretan jarraituko duela, eta eskura dituen baliabideak sortzaileen beharretara jarriko dituela.