wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Cicling, jump, mantenu gimnasia, pilates, total training, zumba, core eta igeriketa teknifikazioko ikastaroak antolatu ditu. Izena emateko azken eguna ekainaren 20a izango da.

Udal Kirol Patronatuko ikasturtea datorren hilarekin batera bukatuko da. Alegia, ekainaren 30ean amaitu egingo dira iazko urritik abian diren ikastaroak. Baina, uztailean eta irailean kirola egin nahi dutenek izango dute aukerarik, bi hilabete horietarako aparteko ikastaroak antolatu baitituzte.

Hauek dira uztailean eta irailean emango dituzte ikastaroak: cicling, jump, mantenu gimnasia, pilates, total training, zumba, core eta igeriketa teknifikazioa. Ikastaro horietan izena emateko epea astelehenean (maiatzak 21) zabalduko dute, eta azken eguna ekainaren 20a izango da. Parte hartu nahi duten guztiek eman beharko dute izena, baita ikasturtean zehar ibili direnek ere. Informazio gehiago nahi duenak, dei dezala 943 81 41 21 zenbakira edota galde dezala igerilekuko harreran.