wrapper

Oharrak

Ekaineko bigarren eta hirugarren asteburuetan jokatuko dira aurtengo Azpeitia Cup Txapelketak: hilaren 8an, 9an eta 10ean mutilena eta hilaren 16an, 17an eta 18an neskena. Inoiz baino talde gehiagok parte hartuko dute bi txapelketetan.

Mutilen txapelketan 40 talde ariko dira lehian -iaz 35 izan ziren-. Espainiako Lehen Mailan jokatzen duten futbol talde gehienen harrobietako taldeez gain, Alemaniako Tus Makkabi Frankfurt eta Japoniako Yokohama F. Marinos taldeek eta Azkoitiko Anaitasuna eta Azpeitiko Lagun Onak futbol taldeek ere parte hartuko dute. Nesken txapelketan ere sekula baino talde gehiago lehiatuko dira; 36 talde, hain zuzen. Gehienak Euskal Herriko, Espainiako eta Kataluniako taldeak izango dira. Gaur goizean aurkeztu dituzte Azpeitia Cup txapelketak, Sanagustin kulturunean egin duten agerraldian. Mikel Rodriguez Azpeitia Cupeko lehendakariarekin batera han izan dira Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea eta Estitxu Elduaien Azpeitiko Udaleko Kirol batzordeburua ere, besteak beste. Azpeitiko alkateak txapelketak herriari ematen dion guztia ekarri du gogora: "Kanpotik datozenei herria erakusten zaie, horiek herrian kontsumitzen dute, txapelketak jendea erakartzen du, kirol balio positiboak transmititzen eta zabaltzen dira...". Gainera, txapelketa nazioartera zabaldu izana ere goraipatu du Etxeberriak, Japoniako talde bat Azpeitian izatea "esanguratsua" dela uste duelako. Estitxu Elduaien Azpeitiko Udaleko Kirol batzordeburuak ere ildo beretik hitz egin du: "Erreferentzialtasuna lortzeko oso garrantzitsua da horrelako txapelketak antolatzea. Ez da kasualitatea urtez urte talde gehiagok parte hartzea emakumeen txapelketan; Azpeitia Cupek egindako lanagatik da hori, eta neskek horrelako lehietan aritzeko aukera asko ez dutelako ere bai".

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information