wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Bihar, maiatzak 15, asteartea, hileko plenoa egingo du Udalbatzak, 19:00etan hasita. Aurretik, 18:00etan, Herriaren Gobernu Batzordea bilduko da.

Hona hemen plenoan jorratuko dituzten gaien zerrenda:

1.- Udalbatzak 2018ko apirilaren 10ean egindako bilkuren akta onartzea.

2.- Azpeitia-Urrestilla bizikleta eta oinezkoentzako bidearen eraikuntza proiektuan aurkeztu diren alegazioak erantzun, eta egitasmoa behin betiko izaeraz onartzea.

3.- Azpeitiko udalerrian kaleko salmenta arautzen duen udal-ordenantzari hasierako onarpena ematea.

4.- Garrantzi txikiko obrak izateagatik aurretiaz jakinarazpena nahikoa izango duten lanen udal-ordenantza.

5.- Gizarte Bazterkeriazko eta/edo behar oso larriko egoerak arintzeko norbanakoentzako eta familientzako udal diru-laguntzak emateko 2018rako deialdia onartzea.

6.- Azpeitiko Udalaren eta Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba Elkartearen arteko hitzarmena Loiolako Ignazio etorbidea, 26ko eraikinean ematen den hezkuntza jarduera laguntzeko.

7.- Azpeitiko Udalaren eta Iraurgi Ikastetxearen arteko hitzarmena, Jose Artetxe kalea, 4ko eraikinean ematen den hezkuntza jarduera laguntzeko.

8.- Azpeitiko Udala eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren arteko lankidetza hitzarmena Landeta auzoan, zubi-zahar kaleko urbanizazio lanen finantzazioa adosteko.

9.- Euskarazko irratigintza sustatzeko Azpeitiko Udalaren azpiegituren erabilera lagatzeko akordioa onartzea.

10.- Udalaren Kontratazio mahaia izendatzea.

11.- HAPO “Arana Ingurunea” HEN4 esparruko Esklabak-Iturzulo 4.3 azpieremuan 1. fasean eraikitzekoak diren araubide orokorreko babes ofizialeko 29 etxebizitza eta horien eranskinak esleitzeko oinarriak onartzea.

12.- HAPO “Arana Ingurunea” HEN4 esparruko Esklabak-Iturzulo 4.3 azpieremuan 1. fasean eraikitzekoak diren araubide bereziko 33 udal-etxebizitza tasatuak eta horien eranskinak esleitzeko oinarriak onartzea.

13.- Azpeitiko herrian Buztinzuriko Errebala, 4an (4 etxebizitza) eta Done Jakue, 7an (4 etxebizitza) araubide orokorreko udal-etxebizitza tasatuak eta horien eranskinak esleitzeko oinarriak onartzea.

14.- Udalaren aurrekontuan 3. kreditu aldaketa onartzea.

15.- 2019. urteko jaiegunen egutegia.

16.- Maiatzaren 17a, lesbofobia, homofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna.

17.- Alkatetzak 2017ko urrian emandako Ebazpenen berri ematea.

 

Eta hauek dira Herriaren Gobernu Batzordean landuko dituzten gaiak:

1.- Herriaren Gobernu Batzordeak 2018ko apirilaren 10ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- AZPEITIA BERRITZEN S.A.ren izenean Iñaki Zabalaren Biainek egindako eskaera, erantsitako OINARRIZKO proiektuaren arabera, HAPO-ren “Arana Ingurunea” 4 HE eremuko Esklabak-Iturzulo 4.3 azpieremuan –Plan Bereziaren baitan a.20.4.3.2 partzelan babes ofizialeko etxebizitzak eta a.20.4.3.3 partzelan- udal izaera duten etxebizitza tasatuak eraikitzeko obra baimena eskatzeko.

3.- Pedro Victor Usandizaga Irigoyenek egindako eskaera, erantsitako proiektuaren arabera, Garate Anaiaren auzoa, 3ko balkoian irisgarritasuna bermatzeko plataforma bat jartzeko obra baimena eskatzeko.

4.- ANTZIBAR S.A.ren izenean Jon Arratibel Urangak egindako eskaera, erantsitako proiektuaren arabera, Gerratxiki kalea, 1ean dagoen eraikuntza industriala eraisteko obra baimena eskatzeko.

5.- Udalaren gain dagoen Eskuzta etxea eraisteko proiektua onartzea eta hori exekutatzeko programa zehaztea.

6.- Maria Aranzazu Gurrutxaga Goenagak egindako eskaera, erantsitako proiektuaren arabera, Enparan kalea 24-3 ezkerrean dagoen etxebizitza bitan banatzea eskatzeko obra baimena ematea.

7.- Larrañaga-Arzuaga familiaren izenean Juan Jose Larrañaga Arzuagak egindako eskaera, erantsitako proiektuaren arabera, Izarraitz auzoa, 50ean dagoen Ozokua baserria berreraikitzeko obra baimena eskatzeko.

8.- Xabier Larrañaga Arzuagak egindako eskaera, erantsitako aurreproiektuaren arabera, Izarraitz auzoan dagoen Otzokua-zahar baserria -Otsokua baserriaren inguruan sortu den abelazkuntzako ustiakuntza berriaren ohiko etxebizitza bezala- berreraikitzeko obra baimena eskatzeko.

9.- LAGUN ONAK M.B.ren izenean Z Interioristak S.L.ren eskaera, erantsitako proiektuaren arabera, Elizkale 21ean dagoen tabernan zenbait berrikuntza egiteko obra baimena eskatzeko.

10.- Urbitarte auzoa, 4ko jabekideen izenean, Izaskun Lizarralde Arregik egindako eskaera, erantsitako proiektuaren arabera, eraikuntzaren fatxada birgaitzeko obra baimena eskatzeko.

11.- Plaza Nagusia, 8an dagoen OÑATZ taberna jarduerak duen sukaldea legeztatzeko tramitatu den prozeduraren ebazpena.

12.- Herriko eraikuntzen inspekzio teknikoak:
- Enparan kalea, 13an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Plaza Nagusia, 2an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Erdikale, 3an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Etxe Alai auzoa, 14an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Landeta kalea, 22an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Artzubia etorbidea, 28an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa
- Enparan kalea, 19an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Garate Anaiaren auzoa, 3an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Enparan kalea, 14an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Salbe auzoa, 4an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Garmendia auzoa, 13an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa
- Elizkale, 1ean dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Arana kalea, 14an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Plaza Nagusia, 8an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.