wrapper

Oharrak

Datorren ikasturtetik aurrera, Mekatronika Industriala goi mailako zikloa ikasteko aukera izango da Azkoitiko Izarraitz Lanbide Eskolan. Eskualdeko enpresek eskatuta jarri dute ziklo berria, muntatze eta mantentze mekanikoko lanetarako jendea behar dutelako. Horrenbestez, arduradunek ziurtatu dute, ziklo berria bukatzen dutenek lana izango dutela.

Izarraitz Lanbide Eskolan bertan aurkeztu dute goi mailako ziklo berria, gaur eguerdian egindako agerraldian. Han izan dira Eduardo Sudupe zentroko zuzendaria, Urola Erdiko sei udalerritako alkateak, Glual eta Juaristi enpresetako ordezkariak, Hezkuntza saileko ordezkariak eta Iraurgi Berritzeneko arduradunak.

Izarraitz Lanbide Heziketako lan talde guztiari eskerrak emanez hartu du hitza Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak. Haren esanetan, "azken urteetan, aldaketa sakonak jasaten eta apustu gogorrak egiten ari den zentro hau". Txalotu egin du mekanikaren arloan inbertsioak egitea eta bailarako gazteei ziklo bat gehiago aukeran jartzea, "mekatronikako zikloa ez baita beste ziklo baten ordez jarriko; lehendik zegoen eskaintza osatzera dator". Denboran atzera egin, eta gogora ekarri du, 2012an, "krisi garai latzean", eskualdeko hainbat eragilek hasi zuten elkarlana, gaur emaitzak ematen ari den plan estrategikoa garatzeko. Zentzu horretan, "eskualdearen etorkizuna bermatzeko", ezinbestekotzat jo du hezkuntza eta formakuntza arloak sustatzen jarraitzea.

Aurre-matrikula egiteko aukera, ekainean

Datorren asteazkenean, 09:00etatik 20:00etara, Izarraitz ikasketa zentroko ateak zabalik izango dituzte nolako azpiegiturak dituzten eta nola lan egiten duten ikustera joan nahi duten guztientzat. Datorren ikasturtean han zikloren bat ikasten hasi nahi dutenek, berriz, ekainaren 4tik 15era (biak barne) izango dute aukera aurre-matrikula egiteko.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information