wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Maiatzaren 12an eta 13an, Inaziotar Bideko Jardunaldi Enograstronomikoak egingo dituzte Azpeitian. Loiolan hasi eta Kataluniako Manresa hirian amaitzen da Inaziotar Bidea, eta, besteren artean, herritarrek aukera izango dute bide horrek zeharkatzen dituen hainbat lekutako produktuak ezagutzeko, dastatzeko eta erosteko.

Gaur eguerdian aurkeztu dituzte Inaziotar Bideko Jardunaldi Enogastronomikoak, Azoka Plazan egindako agerraldian. Agustin Lizarralde, Estitxu Elduaien eta Mikel Ibarzabal zinegotziek, Azpeitiko Turismo Bulegoko Alaitz Aguadok, Urkomeko Iurre Peñagarikanok eta Elikaguneko Agurtzane Odriozolak parte hartu dute agerraldi horretan.

Larunbat goizean hasi eta igande eguerdira arte iraungo dute jardunaldiok, eta egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek. Lizarralderen esanetan, "asteburukoa izango da Inaziotar Bidea ezagutzera emateko beste modu bat". "Hemengo eta ibilbideko beste zenbait lekutako produktuak ezagutzeko aukera ezin hobea" izango direla adierazi du Peñagarikanok. Izan ere, larunbateko azokan, etxeko ekoizleez gain, Nafarroatik eta Kataluniatik etorritakoek ere parte hartuko dute, lekuan lekuko jatorri deituradun produktuekin. Eguerdi partean, euskal sagardoa dastatzeko aukera egongo da, eta, iluntze aldera, Arabar Errioxako produktuak eta ardoa. Egunari bukaera gozoa emateko, Inazio Egaña gozogileak Ignasis opiltxo berria aurkeztuko du Elikagunean, Aguadok aurreratu duenez, "betiko Inazio-en bertsio mediterranearra da, ukitu zitrikoarekin".

Igande goizean, alde zaharreko inaziotar guneetan bisita gidatua egiteko aukera izango da, eta, eguerdian bukatu dituzte jardunaldiak, alde zaharreko tabernariek prestatutako inaziotar pintxoak dastatu ostean. Aguadok esan du, egitarauan zehaztutako ekimenez gain, "sorpresatxoren bat" ere izango dela.   

 

EGITARAUA

Larunbata

9:00 - 13:00 Bertako produktuen eta Inaziotar Bideak zeharkatzen dituen hainbat lurraldeetako jatorri deituradun produktuen azoka, Azoka Plazan.

11:00 Jardunaldietara ongi etorria eta aurkezpena, Azoka Plazan.

13:00 Jatorri deituradun euskal sagardoen dastaketa komentatua, Azoka Plazan (leku mugatua).

* Goiz osoan zehar txotxa izango da irekita.

17:30 Bisita Inaziotar Bidearen 0 kilometrora, Loiolara.

19:00 Arabar Errioxako produktu eta ardoen dastaketa komentatua, Mikel Garaizabalen eskutik, Azoka Plazan (leku mugatua).

20:00 Egaña gozotegia: “Ignasis” opiltxo berriaren estreineko aurkezpena eta elaborazio prozesuaren erakusteta zuzenean, Elikagunean

* Bideko ardoen dastaketa

Igandea

11:00 Alde zaharreko inaziotar guneetan bisita gidatua, Juan Bautista Mendizabalen eskutik, Azpeitiko Turismo Bulegotik abiatuta.

13:00 Jardunaldien amaiera alde zaharreko tabernek egindako inaziotar pintxoak dastatuz, Azoka Plazan.

* Asteburu osoan zehar: Azoka Plazan Inaziotar Bideko argazkien eta ardoen erakusketa.