wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azken urteotan Azpeitiko Udala etxe hutsetatik abiatuta etxebizitza politika berri bat garatzeko ematen ari den pausoen baitan, beste pauso garrantzitsu bat eman du. Hala, etxebizitza publikoen eskaintza handitu eta Alde Zaharra eraberritu eta bertan eragiteko bi etxe-atari erosi berri ditu. Bata, Donejakue kaleko 7. etxe-ataria da; apaiz etxea; eta, bestea, errebaleko 4.a; gaur egun hutsik dagoen Arronanekoa.
Etxe-atari bakoitzean, epe motzean 4 etxebizitza eraikitzeko asmoa du Udalak.

Azken urteotan Udalak Alde Zaharrean eskuhartze desberdinak egin ditu, baina eraldaketa sakona eragitea da helburua: "Baina erabat berritzeko eraikinak berritu eta jendea bertan bizitzen jartzea falta da", adierazi du Aitor Bereziartua zinegotziak.

"Ekimen pribatuko eskaintzetan dauden etxe libreen eskaintza, eskaintza publikoarekin orekatu eta arrazionalizatu nahi dugu. Eta, bide batez, eremu urbano zaharkituari irtenbidea eman", azaldu du Josu Labaka zinegoztiak. Etxe zahar asko eta esku askotan daude, eta horrek asko zailtzen badu ere bidea, Udala indar berezia egiten ari da: "Etxeak erosiz Alde Zaharrean eragiteko zailtasun handiak ditugu, etxe zahar asko eta askoren eskutan daudelako eta espektatiba handiak dituztelako askok, hala ere, Elizkaleko 3 etxe atari eta oraingo bi hauek erosita, pauso garrantzitsuak emango ditugu bi norabidetan; etxebizitza publikoen eskaintzan, eta Alde Zaharraren eraldaketan", azpimarratu du Leire Goenaga zinegotziak. 

 

Aurrez, Elizkaleko 3 etxe-atari hitzartuta

Elizkaleko 24 Bis, 26 eta 28 zenbakidun etxe-atariak erostea hitzartua du Udalak eta 12 etxebizitza berri eraikitzeko proiektua egiten ari da, iazko azaroan azaldu zuen bezala.

Horretaz gain, Donejakue kalean bi bloke oso bereganatzeko Udalari falta zitzaizkion etxebizitzak ere erosiak ditu (Xoxoterako bidearen hasieran gelditzen direnak). Eremu horretan etxeak botatzea aurreikusten da, baina ez berriro eraikitzea.