wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitia eta Urrestilla lotuko dituen bidegorriaren lanak duela zenbait egun hasi ziren Atxubiaga kalean. Bidegorri berria 1.550 metro luze eta 3 metro zabal izango da. Bi fase nagusi ditu Azpeitia eta Urrestilla lotuko dituen bidegorriak eta lehen faseko obrak dira orain hasitakoak;  okindegi zaharretik Atxubiagako biribilgunera bitarteko tartea hartzen du fase honek. Bidegorriaren zati hau Udalak egingo du, bere kabuz, hiru hilabeteko epean eta 195.539,90 eurotan esleitu da lehiaketa publiko bidez.

Bigarren fasea, tramiteetan

Bidegorriaren bigarren fasea, Atxubiagako biribilgunetik Urrestilla arteko zatia,  Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailaren hitzarmenari esker gauzatuko da. Lanak egiteko aurrekontua jada Udalaren esku da eta zati hori egin ahal izateko tramiteak aurreratzen ari direla orain Udala eta Aldundia jakinarazi du Aitor Bereziartua zinegotziak: "Proiektua onartu eta izan diren alegazioen erantzuteko fasean gara, ondoren, egin behar diren lan administratiboekin amaitu, esleipena egin eta lanak hasi ahal izateko".

Bigarren faseko lan hauekin lehenengoak amaitu ondoren hastea aurreikusten da eta bederatzi hilabete iraungo dute.

Bidegorria, etorkizuneko apustua

Eneko Etxeberria alkateak berriro eskertu du bidegorria egiteko Aldundiak diru hori Azpeitiko Udalari eman izana.  “Lorpen handitzat” jo du bidegorria eta gogoratu du Azpeitiko eta Urrestillako bizilagunen aspaldiko eskaera dela: “Aspalditik lantzen ari garen proiektua gauzatzen ikustea berri oso ona da. Bi herrigune oso garrantzitsu lotzen lagunduko du”. Herritarren komunikazioa indartuko duenez “beharrezko” egituratzat jo du, eta bailarako beste hainbat egitura ere bultzatzen dituela nabarmendu du: “Urrestillako bidegorria bezain beharrezkoa da Kostaldeko Bidegorria amaitzea. Urrestillako bidegorria ez da kapritxo bat, herritarren eskaera historiko bat da eta ez da justua bat edo bestearen arteko aukeraketa planteatzea. Bidegorriak etorkizuneko apustuak izan behar dira, osasuntsuak direlako eta herriak konektatzeko balio dute, azpiegitura hauen aldeko apustua egin behar da”.

Bidegorria eraikitzeko idatzitako proiektua Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren Urola bailarako 5. ibilbidearen zati izango da eta 1.500.000 euro inguruko aurrekontua izango du guztira.