wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Elektrizitate-kontsumoari buruzko datuak ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerrak antolatu ditu Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuarekin elkarlanean. “Tailer hauen helburua argindar kontsumoa gutxitzea da eta horretarako, kontsumo datuak ezagutu behar dira; zenbat kontsumitu dugun edo noiz izan dugun kontsumo mailarik altuena, behin hori eginda aplikatzen zaigun tarifa kontsumora egokitzeko eta kontratatuta dugun potentzia egokia ote den egiaztatzeko”, agertu du Aitor Bereziartua zinegotziak.

Gipuzkoa Argitu proiektuaren baitan kokatutako saioak bi izango dira, lehenbizikoa maiatzaren 15ean 18.00etan eta bigarrengoa, maiatzaren 21ean, 16:00etan, biak Azpeitiko Kzgunean, Liburutegian. Lehenbiziko saioan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 13a baino lehen eman behar dute izena, eta bigarren saioan parte hartzeko berriz, hilaren 18rako. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
  • Telefonoz: 605 757 687

Informazio osagarria:www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu