wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak irmo salatu nahi du asteburuan Donibane Garazin bere bikotekide ohiak hildako emakumearen heriotza matxista. Hildakoaren senitarteko zein gertukoenei beren elkartasuna adierazteaz gain, herritar guztiak eraso horiek salatzeko antolatu daitezkeen ekimenetan parte hartzera animatu nahi ditu.


Indarkeria matxistak ez du etenik gaur egungo gizartean; arazo benetan larria da, gizon eta emakumeen berdintasun ezetik sortua. Giza eskubideen urraketarik ez duela onartzen berretsi nahi du Udalak; ez Azpeitian eta ez beste inon eta urraketen aurrean modu aktiboan jokatzea herritarron ardura ere badela gogorarazi nahi du.


Erasoren bat gertatzen ari dela ohartuz gero Udaltzaingora, Ertzaintzara edota larrialdi zerbitzuetara deitzea ezinbesteko betebeharra dela ohartarazi nahi du. Denon ardura eta betebeharra da indarkeriari aurre egitea.


Horretaz gain, egunerokoan ikastetxeetan Udalak bultzatutako hezkidetza programen bidez zein beste hainbat ekimenen bidez pertsonen arteko berdintasuna landuz indarkeriaren kontra lanean jarraituko duela berretsi nahi du.

Indarkeria matxistaren telefonoa: 016

Udaltzaingoa: 943 15 13 13
Ertzaintza: 943 08 37 80
Larrialdi Zerbitzuak: 112