Azken urteetan egin bezala, Loiolako liburutegia ikasleentzat irekiko da datozen asteburutan, Udaleko eta Loiolako liburutegiko arduradunek lortutako akordioari esker. Modu honetan, Santutegiko liburutegia maiatza eta ekaineko asteburu guztietan zabalduko da, 9:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etarako ordutegian. Liburutegitik gogorarazi nahi dute ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo direla zabalik. Beraz, ikerketa edo liburu eskaerak, astelehenetik ostiralera egin behar dira. Sartzeko, liburutegiko karneta beharko da eta ohi bezala, sarreran zenbakia idatzi behar da.
Agenda
Datozenak
24
Api
Azpeitiko Udal Liburutegian
25
Api
Azpeitiko Udal Liburutegian