wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Boluntarioen lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da Azpeitian maiatzean zehar. Sareginez, Gizalde, Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatuta, boluntariotza hamabostaldia ospatuko da, eta prestatutako ekintzen baitan azoka, hitzaldiak, erakusketa edota tailerrak izango dira.
“Udalak Gizalderen proposamena jaso zuen hamabostaldia egiteko eta eskerrak ematea besterik ez dugu, boluntariotza gizartearen balio garrantzitsuenetakoa dela uste baitugu. Egiten duten lanagatik ez bazen, gizartea ez zen berdina izango. Beharrezkoak zarete”, agertu du Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak.


Hala, boluntarioen lana ikusteko eta boluntario egiteko aukera izango da besteak beste, hurrengo asteetan. Ekintzak dagoeneko hasi dira, Sanagustin kulturgunean “Gipuzkoako boluntariotza iruditan” erakusketa ikusgai dago maiatzaren 9a bitartean. Bestalde, hitzaldi sorta ere antolatu da. Guztira lau izango dira eta denak, Sindikatu Zaharrean egingo dira;

MAIATZAK 2 ASTEAZKENA
HITZALDIA: NOLA IZENA DUZU? NIK… HARRERA, ELKARRIZKETA KONTUA.
HIZLARIA: ANE EIZAGIRRE CARITASEKO GIZARTE LANGILEA
ORDUA: 16:00etan

MAIATZAK 8 ASTEARTEA
HITZALDIA: PERTSONA HELDUAK: BEHAR ZAITUZTE. BEHAR DITUZU.
HIZLARIA: ANDIKONA URIARTE Hurkoa Fundazioko Gerente laguntzailea
ORDUA: 16:00etan

MAIATZAK 9 ASTEAZKENA
HITZALDIA: GARUN PARALISIA DUTENEKIN BOLUNTARIOTZAK INKLUSIOA DAKAR
HIZLARIA: BORJA SANTIN – Aspace boluntarioen arduraduna
                  ARITZ BIKUÑA – Boluntario eta erabiltzailea
                  AITOR BIAIN – Erabiltzailea
ORDUA: 16:00etan

MAIATZAK 10 OSTEGUNA
HITZALDIA: VOLUNTARIADO INTERNACIONAL: SERVICIO DE VOLUNTARIADO EUROPEO y CUERPO EUROPEO DE SOLIDARIDAD.
HIZLARIA: AINHOA MARTIN - Europe Direct Informazio zentrokoa
ORDUA: 11:00etan

Azkenik, maiatzaren 5ean boluntariotza azoka izango da plazan 11:00etatik 14:00etara. “Boluntariotzaren arlo desberdinetako 20 postu izango dira eta postuetan informazioa eta boluntario egiteko aukera izango. Gainera, jarduera desberdinak ere eskainiko dira, besteak beste; tailerrak, erakustaldiak, jolasak…”, agertu du Gizaldeko Miren Gurrutxagak. Azpeitiko boluntariotza talde eta eragileei dagokienez, Nagusilan, odol-emaileak, janari banaketa, Mixio taldea, Loiola Zentroa eta Gurutze Gorriak parte hartuko dute.
Era berean, boluntarioen erreleboan jarri nahi izan du garrantzia; “talde asko daude errelebo beharrean eta behar bada badaude herritarrak prest errelebo hori egiteko, edo laguntzeko, baina ez dakite nora joan. Azokarekin ea bultzatzen dugun herritar horiek animatzea”, amaitu du Gurrutxagak.