wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak eta Deusto Unibertsitateak elkarlanean antolatutako ‘Etika esku-hartze soziosanitarioan’ jardunaldia izan da gaur, osteguna, udaletxeko 5. solairuan. Ikastaroko plaza guztiak beteta, 80 pertsona inguruk hartu dute parte jardunaldian profesional eta adituen azalpenak eta esperientziak ezagutzeko.
Eneko Etxeberria alkateak eman die ongietorria parte-hartzaile guztiei eta Deustoko Unibertsitatearekin duen elkarlana nabarmendu du, “horrelako ikastaro eta jardunaldiak antolatzea garrantzitsua baita. Hezkuntza ikasi gabe bizitzan jasotzen dugula esaten da, eta jasotako hori gero baloratu egin behar da. Hezkuntza ona izatea inportantea da, irakasleak hautatzea, norekin ikasten duzun eta gaur hori bermatuta dago. Gaurko jardunaldian etikaz eta esku-hartze soziosanitarioaz hausnartzeko abagunea izango da, gero ideiak horiek garatzeko balio izango dute. Azpeitiko eredua ere erakutsiko da, gauzak ondo egiten ari garen seinale. Izan ere, gure politikaren ardatza etika da, gardentasuna, zintzotasuna…. Eskerrik asko denoi”, agertu du.


Egunean zehar esku-hartze soziosanitarioan gaur egun dauden arazo eta gatazka etiko nagusiak aurkeztu eta aztertu dira, esku-hartze horretan aktiboki parte hartzen duten eragileak kontuan hartuta. Hala, Xabier Etxeberria Deustoko katedraduna, unibertsitate berdineko irakaslea den Maria Jesus Goikoetxea, biak esku-hartze soziosanitarioko etikan adituak, Osakidetzako etika asistentzialeko egiaztapen komisioko lehendakari Jose Luis Quintas edota Arrasateko gizarte-langilea den Olatz Etxabe izan dira hizlari.

Azpeitiko udalaren proiektu aitzindaria

Azpeitiko Gizarte Zerbitzuek ere presentzia nabarmena izan dute jardunaldietan, izan ere, Udalak martxan duen esperientzia aitzindariak jakinmin handia sortu du. 2014az geroztik, Azpeitiko Udala, osasun etxea, osasun mentalaren unitateak eta Zumarragako ospitalak koordinazio mahai bat jarri zuten martan, eta koordinazio hori lantzeko protokoloa orduan osatu. Horrela, Zumarragako ospitalean mahai tekniko bat eratu zen eta hiru lan-talde desberdin osatu ziren;

1.- Lehen arretako osasun sistemarekin. Anbulatorioa. Medikoek, erizainek, osasun zentroaren koordinatzaileak eta Udaleko teknikariak eta arduradunak hartzen dute parte. Bi aspektu lantzen dira: kasuen kudeaketa eta gai komunitarioak.
2.- Osasun mentala. Urtean 3 bilera egiten dira, eta bertan bi sistemako profesional guztiek hartzen dute parte. Osasun mentalaren inguruko gai amankomunak jorratzen dira.
3.- Zumarragako ospitalea. Demandaren arabera lantzen dira gaiak, batik bat, alta ospitalarioak, eta batik bat telefonoz egiten da lan.

Lan metodologia argia da; pazientea edo familia profesional guztiekin biltzen da, denak bide berdinean doazela ikusteko. “Mezu berdina eman behar da, koordinazioa egon behar du, pazienteak edo familiak ikusteko bere aurrean ari garela lanean, atzetik ez dela ezer egiten, eta asmo bakarra, pertsonaren hobe beharra dela”, dio Zubiak.
Gauza txikia ematen duen arren, pauso handia dela aitortzen du Udal Gizarte Zerbitzuetako teknikariak, izan ere, medikuek osasun arlotik bakarrik begiratzen dute, baina orain, udaletxera etortzen dira bilerara eta gaixotasunek arlo sozialean ere eragina dutela ikusten dute, eta denon artean, egoerari itzulia eman edota aterabidea ematen saiatzen dira. “Adibidez depresioa duen norbaiti pastillak ematen zaizkio, baina zergatik iritsi den egoera horretara jakin behar dugu. Izan ere, gaixotasunak berak sozialki duen eragina altua da. Osotasunean jorratzean gertuago egongo gara pertsona sendatzeko edo hobeto egoteko. Hori da garrantzitsua, pertsona. Eta gaur bezalako jardunaldia Azpeitian antolatzea ikaragarria da”, dio.
Gainontzeko herrietan ere lan metodologia bera erabiltzen den arren, Azpeitiko Udalak pauso gehiago eman ditu zentzu honetan, “osasun mentalaren inguruko lan taldea hemen bakarrik jorratzen da, eta anbulatorioarekin dagoen elkarlanean ere pauso gehiago ditugu. Guzti honek, Bartzelonan Azpeitiko ereduaren berri ematera ere eraman gaitu”, azaldu du Zubiak.
Azpeitiko Udalarentzat “arrakastatsua” izan da, “oso” jardunaldi hau, eta balorazio horrekin guztiz bat etorri dira Deusutko arduradunak ere: “jende asko etorri da, inguruko herrietatik ere bai, eta gaia interesgarria dela argi gelditu da”. Entzule gisa egon direnek ere “oso interesgarritzat” eta beharrezkotzat jo dute gisa honetako jardunaldiak egitea, eta balorazio oso positiboa egin dute.