wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak hirugarren urtez jarraian jarri dute abian Sorkuntza Beka. Artista eta sortzaileen lanak laguntzeko helburua duen bekaren deialdia hurrengo astean itxiko da, maiatzaren 3an eta antolatzaileek herritarrak bertan parte hartzera eta euren sorkuntzak aurkeztera gonbidatzen dituzte.

Bekaren zehaztapenak

Diru kopurua: 12.000 €
Proiektuak aurkezteko epea: Maiatzaren 3a arte
Nor aurkez daiteke: 16 urtetik gorakoak
Zer laguntzen da: Kultur sorkuntza bezala ulertzen da, artistaren imajinaziotik eratorritakoa: musika, pintura, eskultura, literatura obra, antzerki obra, zine obra, komikia, soinu konposizioa, ikus-entzunezko konposizioa, konposizio digitala, dantza...

Aurkeztu beharrekoa

Eskaera-orriarekin batera, honako agiriak aurkeztu beharko dira:
1. Eskatzailearen eta/edo ordezkariaren Nortasun Agiriaren kopia.
2. Kontu korrontearen titularitatea egiaztatuko duen agiria.
3. Diru laguntza eskatzen den proiektuaren gaineko azalpen txostena. Proiektu hau ondorengo letra estilo eta neurrira erabili beharko da: Garamond (12 pt), Times New Roman (12 pt), Courier (12 pt) edo Arial, gehienez, alde batetik idatzitako 10 orrialde.
4. Curriculum Vitae-a, kultur arloan izandako lan-eskarmentuari mugatutakoa. 5. Proiektuak hala eskatzen duenean, beharrezkoak izan daitezkeen egilearen eskubideak errespetatuko direla adierazten duen zinpeko aitortza.
6. Aurkeztutako proiektua lehenagotik eginda ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena.
7. Proiektuaren gastu eta diru sarreren aurrekontu zehatza. Aurrekontua orekatua izango da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira, eta diru-sarreren atalean eska tzen duen bekaren kopurua jarri beharko da.
8. Administrazioarekin Gizarte Segurantzako betebeharrak eta Zerga obligazioak betetzeari dagokionez egunera dagoela egiaztatzea. Eskaria 3.000 €-tik beherakoa bada, nahikoa izango da horri buruzko zinpeko aitorpena aurkeztearekin.
9. Zinpeko adierazpena, beste diru-sarrera batzuk dauden eta/edo beste erakunde batzuetan diru-laguntza eskatu duen adierazten duena.
10. Eskatzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, ardurapeko aitorpena.