wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

“Udalaren egoera ekonomikoa ona dela esanez hasi nahi dugu gaurko agerraldia, lehen ere behin baino gehiagotan esan dugu, eta gaurkoan datuek berresten digute orain arte baieztatu duguna. Egoera ekonomiko on, saneatu eta orekatu honek erakusten digu Udalaren orain arteko eta gaur egungo kudeaketa egokia eta diru publikoaren erabileran jarritako zuhurtzia”, agertu du Leire Goenaga zinegotziak.

Azpeitiko Udalak 27.726.334,88 eurotako behin betiko aurrekontua izan zuen 2017an, eta “pozik” esan dute gastuen betetze maila %86koa izan dela.

  • Behin betiko aurrekontuaren zenbatekoa altua izan da 2017an. Hasierako aurrekontuari 2016tik gehitu ziren gastuak eta 2017 urtean zehar egin diren kreditu gehikuntzak izan dira arrazoiak. Honek erakusten digu udalak gaur egun duen gaitasun ekonomikoa horrelako gehikuntzak egiteko.
  • Gastuen eta inbertsioen betetze maila %86koa izan da. Urtearen hasieran aurreikusi genituen asmo eta inbertsioak ia gehienak bete dira. Eta ez dira nolanahiko inbertsioak izan. Aurreko urtetik martxan zeuden proiektu eta obra hainbat bukatu ziren eta 2017an zehar proiektu garrantzitsuak jarri genituen abian. Artzubiko bidegorria eta Urrestillakoaren proiektua, urbanizazio lan ugari auzoz auzo, Basozabal, igerilekuko obrak, Loiolabideko zubia, Izarraizko atea parkea, Azoka plazaren bukaera, argiteria, baserri bideak… Inbertsioez gain arloz arlo ezarri genituen asmoak betetzen joan gara gai sozialetan, kultura zein hezkuntzan…
  • Inbertsioen betetze maila bezain garrantzitsua da gastuen eta sarreren arteko oreka mantentzea, dirua gastatzea edo inbertitzea bezain garrantzitsua baita sarrerak neurri berean izatea. Hasierako aurrekontuan aurreikusitako sarreren kopurua gainditu egiten dute 2017 urteko sarrerek. Sarreren aurreikuspenak egiterakoan zuhurtziaz jokatu genuela agerian gelditzen da. Sarreren atalean bereziki azpimarratu nahi dugu, egiten ari garen inbertsio eta proiektuak begi onez ari direla ikusten beste administrazioak eta diru-laguntza kopuru altuak ari garela lortzen. Basozabal, azoka plaza, bidegorria zein Esklabetako etxeak eraikitzeko diru-laguntza handiak lortu ditugu esaterako.
  • Beraz 2017 urteko aurrekontuak modu eraginkorrean kudeatu ditugula esan dezakegu, horren lekuko baitira datuak eta emaitzak.

Bestalde, gaur egun, udalaren zor bizia %11,20koa da, hau da 2.552.537,67 eurokoa da Azpeitiko Udalak duen zorra. Lehendik datozen, batez ere Soreasu eraiki zen garaitik datozen bi mailegutan banatuta. Mailegu bat 2020 urtean amortizatuko da guztira eta bestea 2027an. “Oso datu hona da, legeak ezartzen duen mugatik oso azpitik. Legeak dio udalaren zorra ezin dela izan aurreko urtean onartutako ohiko eskubideen %77ª baino handiagoa”, agertu du Estitxu Elduaien zinegotziak.
2017ko urtean izan den emaitza kontutan hartuta, gaur egun Azpeitiko Udalaren diruzaintza gerakina 13 miloi eurokoa da. Hemen zenbait finantzaketa lotuta daude, Urrestillako bidegorria esaterako. Eta bestalde 2017 urtean hasitako hainbat proiektu eta bukatu ez zirenak 2018 urtera txertatzen dira. Gerakina udalak erreserban edota gordeta izan ohi duen dirua da. Diru hori sor daitezkeen ezusteko edo proiektuak finantziatzeko erabili ohi da. "Poltsa oso ona du gaur egun udalak. Honek indarra ematen du azpeitiarren beharrei erantzuteko eta inbertsioak burutzeko. Bukatzeko, kudeaketa on eta egoki baten isla dira emaitzak eta datuak. Azken urteetako kudeaketa eta lanaren ondorioak dira. Hemendik aurrera ere aurrekontuak zuhurtziaz egiten eta gauzatzen jarraituko dugu, horrek soilik bermatuko baitigu urteko emaitza”, amaitu du Elduaienek.