wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

I. Tekla Jardunaldiak ospatuko ditu Azpeitiak. Juan de Antxieta musika eskolak, Kulturaz kooperatibak eta Udalak elkarlanean antolatutako ekimena apirilaren 19an, 20an eta 21ean izango da. Jardunaldi berriak organoa eta pianoa erreibindikatzeko antolatu direla adierazi dute arduradunek; “Pianoa, oso instrumento ezaguna izan arren, jarduera edo kontzertu gutxi izaten dira, eta gabezi hori betetzeko antolatu da ziklo hau. Era berean, musika klasikoak merecí duen garantiza eman eta bertako musikari eta talentuen doaiak azaleratu nahi dugu”, agertu du Ignacio Arakistan musikariak.


Azpeitiko Udalak azken urteetan herriko sortzaileen aldeko apustua egin du eta jardunaldi hau, beste pauso berri bat dela adierazi du Kultura saileko batzordeburua den Josu Labakak: “Organo erromantikoaren jardunaldiak baditugu, Azkoitia eta Bergararekin batera puntako musikariez gozatzeko aukera izaten dugu. Bertako formazioa eta hezkuntza ere badugu ordea, eta Azpeitiko sortzaileei aukera eman nahi zaie orain, sortzaile hauek babestuz eta aitortuz. Aukera polita izango da”.

EGITARAUA:

19, OSTEGUNA 
GANBERA-MUSIKA KONTZERTUA Sanagustin kulturgunea -19.30ean Alain Sorazu, txistua Amets Sorazu, harpa Itziar Beitia, pianoa Ignacio Arakistain, pianoa

20, OSTIRALA
Sanagustin Kulturgunea -19.30ean Ignacio Arakistain, pianoa

21, LARUNBATA
Soreasuko Sebastian Deuna Parrokia - 12.00etan ORGANO IKASLEEN KONTZERTUA