wrapper

Oharrak

Euri asko egiten ari da azken egunotan; alerta laranja egoeran gaude, eta ibaien ur maila ikusita Azpeitiko Udalak uholdeen aurkako protokoloa aktibatzea erabaki du. Beraz, herritarrei tentuz ibiltzeko eskatzen dio Udalak. Arazoak ekiditeko neurri batzuk hartzea komeni da:

1. Erreka eta ibai bazterretan ez utzi ibilgailurik. Gerta liteke urak gainezka egitea.
3. Kendu ibilgailuak ur-putzuak sor daitezkeen inguruetatik eta urpetu daitezkeen garajeetatik.
5. Ahal baduzu, ez hartu autoa. Bidaiatu beharra baduzu, ahal duzula, ibili errepide nagusi eta autobideetatik.
6. Erretiratu urak eramateko moduko gauza guztiak. Batez ere, kutsadura eragin dezaketen produktu arriskutsuak.
7. Begiratu inguruko estolderia ondo dagoen eta bestela abisatu Udaltzaingora (943 15 13 13) edo 112 larrialdi telefonora.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information