wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Zapatuan jokatuko da Azkoitia Azpeitia maratoi erdia. Hori dela eta, lasterketak irauten duen bitartean, 15:00etatik 19:30etara, trafikoan eta autobus geltokietan aldaketak izango dira.  

Autobusen geltokiei dagokionez, honako aldaketak izango dira: 

  • Loiolako geralekua tren geltoki zaharraren aurrealdean izango da
  • Sanjuandegiko geltokia suhiltzaileen parke aurrean izango da
  • Anbulategiko geralekuan ez da autobusik geldituko
  • Estaziokoa eta Julian Elorzako geltdialdiak sahiesbidean, tren museoko oinezko zubi aurrean izango dira

Geldialdi aldaketez gain, autobus zerbitzuan atzerapenak izatea aurreikusten da.