wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Igandean, martxoak 25 jokatuko da Emakume Master Cup txapelketa Eibarren, Astelena pilotalekuan. Atzo jokatu ziren finalerdiak Oñatin eta finalera sailkatu ziren promozio mailan Alaitz Badiolak eta Oihana Orbegozo. Finala Amaia Vicario eta Ainhoa Urien bikotearen kontra jokatuko dute.

Azpeitiko Udalak doako autobusa jarriko du Eibarrera; partidurako iritsi eta bukatzean bueltatzeko (ordua partidu ordua zehaztu bezain pronto jakinaraziko dugu). Izen ematea asteazkenera arte (martxoak 21) egongo da zabalik. Izena eman nahi dutenek Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi dezakete, edo 943 15 72 00 eta 943 15 00 95 telefonora deitu.