wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Xenofobiari eta arrazakeriari elkarlanean aurre egin nahi diote Azpeitian. Ikasberri, Iraurgi eta Urola ikastetxeak, Elkar Ekin elkarteak eta Udalak, martxoaren 21ean ospatzen den Arrazakeiriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren baitan, hainbat ekintza antolatu dituzte. "Jatorri ezberdinetatik Azpeitira etorri diren eta etortzen direnei harrera ehalik eta egokiena egin eta era koordinatu batean aritzeko egin genuen harrera protokoloa. Orduan ere aipatu genuen ez zela kontu puntuan bat, elkar lanean ekintza eta egitasmoo gehiago abian jartzea genuela helburu, eta horrela sortu da Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Nazioarteko egunaren harira osatutako egitasmo hau", adierazi du Estitxu Elduaien gizarte Zerbitzuetako kideak. Antolatutako ekintzen bidez gaian sakontzea da helburua. 

 

Martxoak 19, astelehena
Samba, un nombre borrado dokumentalaren emanaldia.
19:00etan, Sanagustinen, Elkar-ekin elkarteak antolatuta
Zuzendaria: Mariano Agudo.
Ondoren, solasaldia dokumentaleko protagonistarekin.

Martxoak 20-21
Samba, un nombre borradodokumentalaren emanaldia eta solasaldia ikastetxeetan, Elkar-ekinek antolatuta.

Martxoaren 20an bi emanaldi Urolan.
Martxoaren 21ean Ikasberri eta Iraurgin emanaldi bana.

Martxoak 21, asteazkena
Agustin Unzurrunzagak Zurrumurruen aurkako formakuntza saioa eskainiko du.
18:30 ean, Sindikatu zaharreko gela handian, SOS Arrazakeriak antolatuta

KOMUNIKATU_ON Hezkuntza proiektu interkulturala

DBH3ko Ikasberri, Iraurgi eta Urola ikastetxeetan apirila eta maiatza bitartean, SOS Arrazakeriak eskainita.