wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Hondakinen bilketa sistema berriko hondakin organikoko ontzi guztiak aldatuta izango dira gaur. Hala, gaurtik aurrera hondakin organikoak botatzeko edukiontziak irekitzeko ezinbestekoa izango da duela zenbait aste jasotako txipak erabiltzea.

Duela zenbait aste banatu ziren herriguneko bizilagunen artean hondakin sistema berriko txipak, eta arzo teknikoak medio zenbait egunez atzeratu behar izan da edukiontziak herrian jartzea. Gaurtik aurrera herrigunean dauden hondakin organikoko edukiontziak irekitzeko ezinbestekoa izango da txipa erabiltzea. Gaurtik martxoaren 12a bitartean txipek edukiontzi guztiak irekiko dituzte, baina egun horretatik aurrera bakoitzak bere bizilekuari lotutako edukiontzia bakarrik ireki ahal izango du. 

Errefuxaren ontziak, berriz, bi asteren buruan jarriko dira. 

Edukiontzien kokalekuak

Herritarren eskariz, zenbait edukiontziren kokagunea aztertu da, eta zenbait lekutan aldatu ere egin dira ekarpenak aintzat hartuta. Hala ere, zenbait kasutan oraindik ere edukiontziak behin-behineko kokalekua dute, hainbat zailtasun medio. Kokapena aldatuko den kasuetan, bando edo gutun bidez jakinaraziko zaie bizilagunei aurrez.