wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Eskualdean datozen asteetan langile eta langabetuentzat ikastaro eskaintza zabala eskainiko da lan munduan integratzen edo lana hobetzen laguntzeko.

Sektore desberdinek pertsona kualifikatuak kontratatzeko dituzten beharrei erantzunez antolatu dita ikastaro teknikoak.

Eskualdeko beharrei erantzuteko ikastaroak

Eskualdeko sektore industrialak, hiru urtean, makina erraminta arloko Lanbide Heziketa edo zertifikatu profesionalak dituzten 200 pertsona baino gehiago kontratatzeko beharra izango du. Lehen sektoreko harakin industria eta merkataritzan ere langile kualifikatuak kontratatzeko beharra jaso da.

Ikastaroak sektore eta eragile desberdinek antolatu dituzte, guztien helburua da eskualdean lan munduratzeko beharrezkoa den baliabideak eskaintzea. Horretarako kontutan izan dira, enpresek dituzten perfilen beharrak eta eskualdeko langabetuen perfila. Gaur egun, langabetuen %72ak derrigorrezko ikasketa maila du, beharrezkotzat jotzen da eskualdeko langabetuengan prestakuntzarako kontzientziazioa eragile guztien aldetik eta lan munduratzeko ikastaro eskaintza indartzea.

Ikastaro eskaintza

Ikastaro eskaintza