wrapper

Oharrak

2010ean Azpeitiko Udalak, eskualdeko beste udalekin elkarlanean aurkeztuta eta tramitatutako plan estrategikoaren baitan bi diru-laguntza lerro jarri dira abian aurten. "Ekintzaileentzako laguntzak dira eta Azpeitiko Udalak eskatzen dituen arren, eskualdeko ekintzaileentzako dira, gure plan estrategikoa eskualde izaerakoa delako, eta horregatik Iraurgi Berritzenen bidez ematen dugu aurrera", adierazi du Eneko Etxeberria Azpeitiko alkate eta Iraurgi Berritzeneko lehendakariak.
Etxeberriak zenbaki eta data zehatzak bete behar direla azpimarratu nahi izan du: "Proiektuak aurkezteko epeak eta laguntza jasoko duten pertsona kopurua zehaztuta daude, beraz, herritarrei ahal bezain pronto gurekin harremanetan jartzeko eskatu nahi diegu".

Ideia bat garatzeko eta enpresa martxan jartzeko laguntzak

Bi lan lerro nagusitarako laguntzak bideratuko dira:

1.–Enpresa ideia bat garatzeko laguntzak: Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonentzako laguntzak ekintzailetzako tokiko proiektuen barruan enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen bakar-bakarrik aritu daitezen. Lerro honetan, 7 lagunek jasoko dute laguntza; gutxienez 1.000 € eta gehienez 1.300. Lanbidek zehaztutako irizpideen arabera zazpi horietatik sei 30 urtez azpikoak izango dira eta 2 emakume eta 6 gizon izango dira (hala ere, malgutasuna izaten da proiektuen balioa kontuan izanda). 30 urte baino gehiagoko baten proiektua izango da zazpigarren den onuraduna. 

2.– Enpresa proiektu berriak abian jartzeko laguntzak: Negozio-ideia zehatz bat duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko laguntzak, betiere ekintzailetzako tokiko proiektuen esparruan. Laguntza hau 30 urtez azpiko lau pertsonak jasoko dute, bi gizonek eta bi emakumek. 1.500 eta 1950 euro arteko laguntza jasoko dute. 

Proiektuak otsailaren 20a bitartean aurkeztu behar dira Azpeitiko udaletxean. 21etik 23ra bitartean proiektuak aztertuko dira, eta otsailaren 26tik aurrera, hiru hilabetez proiektua garatuko dute onuradunek. 

Baldintzak

  • Ezinbestekoa da langabetua izatea
  • EAEn erroldatuta egotea
  • Autonomoa izan gabea
  • Garatu nahi den ideia bat izatea
  • Lanbideren beste horrelako laguntza bat jasota ez izatea

Harremanetarako

Informazio gehiago eskuratu eta laguntza jasotzeko, harremanetarako kontaktuak:

Fomento de Empleo Lanbide – San Martzial
Telefónos de contacto: 943-596222 - 23 - 24 - 25
Correo electrónico: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Iraurgi Lantzen, S.A. (Alazne)
Telefónos de contacto: 943-851100
Correo electrónico:
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Azpeitiko Udala (Nagore Alkorta)
Teléfono de contacto: 943 15 72 00
Correo electrónico: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information