wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azoka plaza atzean berriro ere autoentzako aparkalekua izango da. 13 autorentzako lekua dago, eta autoak aldi baterako autoa uzteko izango da, gehienez 90 minutu. Aparkaleku horren helburua da, Alde Zaharrera erosketak edo enkarguren bat egitera datorren herritarrei autoa lagatzeko aukera eskaintzea.

Plazako obrak hasi aurretik, azoka plaza atzean kotxeentzako aparkalekua zegoen, eta azoka plaza inauuguratzearekin bat, 13 autorentzako aparkalekua berriro ireki da. Lehen bezalaxe funtzionatuko du: gehienez 90 minutuz aparkatu daiteke autoa astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean eta 9:00etati 15:00etara bitartean larunbatetan. Gutxienez 0,20 zentimoko kostua izango du eremu horretan aparkatzeak (25 minuturako) , eta 90 minutu egiteko 0,70 zentimo ordainduko dira. 

Aparkaleku publikoa Alberdienean

Alberdieneako etxeak eraikitzeko obrak abian dira, eta eraikina bukatzean, garajearen lehen solairua aparkaleku publiko bilakatuko da; Udalak etxeen promotorearekin sinatuta duen hitzarmenaren arabera. 1.611,10 metro koadro dituen lehen solairua eskuratuko du 415.185 euroren truke, eta, gutxienez, 51 autorentzako aparkalekuak egokituko dira bertan.