wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Datorren igandean, otsailaren 5a, izango da Zuhaitz Eguna . Iaz bezala, aurtengoan ere Esklabak eta Olatz arteko eremuan landatuko dira zuhaitzak, aurtengoan, Izarraitz Parkearen ondoko eremuetan. Hitzordua 10:30ean izango da Esklaba parean. Guztira, 75 zuhaitz landatuko dituzte, 3 gunetan.

Tamaina desberdinak hartzen dituzten zuhaitzak landatuko dira. Liquidambar styraciflua, ginkgo biloba eta fagus sylvatica pago tipoa izango dira zuhaitz handiak eta txikiagoen artean astigar japoniarrak landatuko dira. “Zuhaitz ederrak izateaz gain, udazkenean kolorea emango diote abenidari”, azaldu du Aitor Bereziartua Ingurumen zinegoztiak.


Udalak eta Ekoetxeak elkarlanean antolatutako egunean, herriko ikastetxeek, Lagun Onak Mendi Bazkunak, Baigerak eta baratze parkeetako erabiltzaileek hartuko dute parte. “Herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu, familian zein lagun artean goizaz gozatzeko”, adierazi du Bereziartuak.


Parte hartzaileak bi ordu inguru arituko dira zuhaitzak landatzen eta hamaiketakoa egiteko tartea ere hartuko dute.


Berdeguneen zainketa eta garrantzia
Josu Labaka zinegotziak azaldu duenez, Zuhaitz Eguna "forma hartzen ari da", eta urtez urte geroz eta jende gehiagok hartzen du parte egitasmoan. Udalak herritarrak berdeguneen balioaz sentsibilizatzeko bidean, Zuhaitz Eguna urrats bat gehiago dela esan du Labakak, eta ingurumenaren zaintzan herritarrak subjektu aktibo izatea nahi dutela adierazi du: “Agintaldi hasieratik berdeguneen zaintza planifikatu eta egoki bat egiteko asmoz ari gara lanean”. Bide horretan, azken 2-3 urteotan 300 zuhaitzetik gora landatu ditu Udalak herriko txoko desberdinetan. “Zuhaitzak landatzeaz gain, ditugunen azterketa ere ari gara egiten, pixkanaka. Hori dela eta, tartean zenbait zuhaitz ordezkatu ere egin behar izan ditugu ihartuta edo gaixo zeudelako”, azaldu du. Loiolako Inazio hiribideko problematika ere azaldu nahi zan du: “Landaketa aldi desberdinetako zuhaitzak daude. Duela 60 bat urte landatutako bi tilo barietate daude. Sustrai txikiko zuhaitz handiak dira, eta herritarren segurtasuna bermatzea denez lehentasuna guretzat, pixkanaka ordezkatzen ari gara”, azaldu du. Botatzen ari diren zenbait zuhaitzen enborretan barrutik erabat janda daudela ere ikus daitekeela gaineratu du. “ Berdeguneak herritarron bizi kalitatean eragiten dute. Ezinbesteko funtzioa dute, eta guk horien garrantzia balioan jarri nahi dugu, zainduz zein Zuhaitz Eguna bezalako ekimene bidez”, bukatu du Labakak.