wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azken lau urteotan, pixkanaka-pixkanaka herriko argiteria osoa aldatze edo egokitzeko lanean ari da Udala. Bide horretan, argiteria zaharra baztertu eta herri osoan LED argiak jartzen ari da. Azken hilabeteotan, adibidez, 611 argi puntu edo egokitu dira. Herriko auzo desberdinetan aitu dira lanean. Zenbaitetan farola osoak aldatu dira, eta ahal izan denetan, farola mantendu eta barruko argiteria aldatu da. Auzoetan, Aratz Erreka, Oinatz, Nuarbe, Lasao eta Matxinbentan egin dira zenbait aldaketa. Herrian ere Loiolabide, Olazko Amaren Plaza, Arana, Aranagoikoa, Etxe alai, Santutxo eta Sanjuandegin eta Euskal Herria auzoetan ere argiteria osatu berritu edo egokitu da.

Aldaketa guzti horien aurrekontua 200.000 eurotik gorakoa izan da. Inbertsio horrekin lehengo 92 kwtioko kontsumoa erdira jaitsiko da, eta argiaren intentsitatea hobetu kalean.