wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Datozen hilabeteotarako ikastaro eta ekintza ugari antolatu ditu Emakume Txokoak. Otsailetik ekainera arteko egitaraua osatu du Udalak Emakume Txokoan. Alde batetik, Jabetza Eskolaren baitan hainbat ikastar antolatu ditu; eta, bestetik, Emakume Txokoan bertan ohi bezala ekintza ugari antolatu dira. 

 Izena emateko parekidetasun departamentuarekin jarri behar da harremanetan. Telefonoa: 943 15 79 28; e-posta: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

JABETZE ESKOLAREN BAITAKO IKASTAROAK

1.HAUSNARKETA FEMINISTAK

Azken hamarkadan izugarri hazi dira teoria eta hausnarketa feministak; eremuz eremu, aurreko hamarkadek utzitakoa sakontzen ari gara, abiadura bizian. Askotan, betaurreko moreak jantzita ditugun arren, horiek garbitzeko ahalegina egin behar dugu; ezagutza eta praktika feminista berriak ezagutu eta gure tokiko errealitatean eragiteko erabiliz. Horixe egingo dugu saioz saio: Azpeitiko berdintasun estrategiak berrikusteko eta egokitzeko formazio eta hausnarketa
feminista sustatu.

Irakaslea: Emagin elkartea.
Noiz: otsailak 6tik apirilak 10era, asteartetan (hamabostean behin).
Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.
Hizkuntza: euskara.
Prezioa: 15€ (langabetuak eta ikasleak 10€).

2. ANTZERKI TAILERRA
Bi urteko geldialdiaren ostean, badator berriro ere emakumeon antzerki tailerra. Elkar ezagutzeko baliatuko ditugu ikasturte honetako hilabete hauek. Gure kezkak, ilusioak… landu, hitz egin eta antzeztuko ditugu saioetan, gure buruarentzat. Momentuz ez dugu jendaurrerako lanik prestatuko, datorren ikasturterako helburu izan badaiteke ere, beti ere taldeak nahi badu. Jolas egin nahi dugu aurtengoan, giro ederrean, bakoitzak beretik ahal duen hori eman eta gainontzekoengandik jasoz. Adin guztientzako emakumeak elkartuko gara berriz ere, lehen egin genuen moduan. Helburu desberdinekin hurbildu zaitezkete gur tailerrera: emakumeen artean bizipen berriak bizitzeko, lotsak galtzeko, jende berria ezagutzeko, euskaraz aritzeko… beti ere antzerkia bidelagun dugularik.
Sormenari emango zaio garrantzi berezia. Sortze prozesu desberdinak landuko ditugu saioetan: ia ezerezetik nola sortu istorio ederrak hitzaren edo/eta gorputzaren bitartez. Edozerk lagunduko digu istorio bitxi bezain ikusgarriak sortzen. Hamabi urtez aritu ginen lehen, eta sekulako esperientzia izan zen. Giro jatorrean aritu ginen lanean, eta oraingoan ere, halaxe izango delakoan gaude.

Irakaslea: Alaitz Olaizola Borda
Iraupena: Asteartetan, otsailaren 6tik maiatzaren 29 arte
Ordua: 18:00-20:00
Hizkuntza: euskara
Prezioa: 42€ (langabetuak eta ikasleak 28€).

3. EKONOMIA FEMINISTA

Krisi testuinguru honetan, genero ardura naturalizatuak egonkortzen ari dira. Ekonomia feminista tailer honen bitartez, generoak duen dimentsio sozioekonomikoan sakonduko dugu. Emakumeak eta gizonak ekonomian kokatzeaz harago, feminitatea eta maskulinitatea ekonomian nola eraikitzen diren ikusiko dugu. Bizitza prekarioetatik bizitza gozagarrietara salto egiteko lehen pausuak emateko tailerra dugu hau.

Irakaslea: Saioa Cerain Alvarado
Iraupena: 8 ordu
Egunak: Apirilak 27, ostirala eta apirilak 28, larunbata.
Ordutegia: 16:00 a 20:00 eta larunbatean, 9:00etatik 13:00etara
Hizkuntza: Euskara.
Prezioa: 12€. (langabetuak eta ikasleak 8€).

4. AUTOESTIMUA LANTZEKO TAILERRA
“Autoestimua ahalduntze prozesuaren oinarrizko euskarria da. Ikastaro hau emakumeengan autoestimua nola eraikitzen den ulertzeko baliagarria izango da. Jasotzen ditugun mezuak guregan dituzten efektuak detektatzen laguntzeko, gure burua hobeto ezagutzeko, gure indarrak eta ahuleziak zein diren jakiteko. Hau da, gure burua onartzen, harreman osasuntsuak eraikitzen eta autokonfiantza lantzen ikasiko dugu. Pertsonaletik kolektibora doan ahalduntze prozesu bat burutzeko.”

Irakaslea: Pepa Bojo Ballester.
Iraupena: Martxoaren 16tik maiatzaren 30era.
Eguna: lehenengo bi saio ostiraletan eta besteak asteazkenetan.
Ordua: 15:00-17:00
Hizkuntza: gaztelera. Hala ere parte hartzaileek euskaraz hitz
egiteko aukera izango dute.
Prezioa: 30€ (langabetuak eta ikasleak 20€).

5. MUNDUKO DANTZAK: SABEL DANTZA

Sabel dantza emakumeen gorputz anitzetara diseinatua dagoela esan ohi da. Mugimendu ezberdinen bidez, geure gorputza ezagutu eta gozatzeko aukera eskaintzen du, norberaren autoestimua garatzeko aproposa izanik. Horrez gain, mugimendu askok osasunerako lagungarri dira, besteak beste: hilerokorako, haurdunaldirako, menopausiarako..... Gorputz osoa erabiltzen da dantza honetan, mugimendu disoziatuak eginez: eskuak, besoak, bularra, aldakak, sabela, hankak....

Irakaslea: Jaione Albeniz Pagola.
Noiz: otsailak 1etik maiatzak 31 arte.
Ordutegia: 18:30etatik 20:00etara.
Hizkuntza: Euskara.
Prezioa: 45€ (langabetuak eta ikasleak 30€).

6. ZORU PELBIKOA INDARTZEN

Emakumeok, bizitzan zehar, gure zoru pelbikoan eta gure ongizatean eragina duten hainbat egoera bizi ditugu; erditzea, hormona gorabeherak, lanean jardutea, kirola praktikatzea, pisuak hartzea eta abar. Honelako ekintza bakoitzeko gure zoru pelbikoa ahuldu egiten da eta gune horretako muskulazio guztia indartzea da ikastaroaren helburua.
Ikastaroa, 18 urtetik gorako edozein emakumerentzat da, bereziki menopausia hasi edo igarotzen ari direnentzat, edota umetokia edo puxika prolapsoak sufritzen dituztenentzat, pixa galerak dituztenentzat eta erditu berri dauden emakume gazteentzat, erditze osteko tratamendu bezala. Era berean lunbalgiak tratatzeko ere balio du.

Irakaslea: Saioa Baena Gorosabel.
Noiz: Ostiraletan, otsailaren 2tik maiatzaren 25 arte.
Ordutegia: 11etatik 12:30etara.
Hizkuntza: Euskara.
Prezioa: 33€ (langabetuak eta ikasleak 22€).

7. EMAKUME PILOTARI

“Emakume pilotari” ekimenaren baitan, emakumeak pilota mundura erakarri nahi ditugu, eta horretarako, palaz jokatu edo jokatzen ikasi nahi duten emakumeek, espazio propio bat izango dute tailer honetan. Baita eskuz jokatu nahi duenek ere.


Irakaslea: Alaitz Badiola.
Eguna eta ordutegia: Otsailaren 7tik aurrera,
- Palaz: asteazkenetan, 19:30etatik 21:00etara.
- Eskuz: asteartetan 19:15-20:30 eta ostiraletan 19:00-20:30.
Prezioa: 10 € hilean.
Izena ematea ezinbestekoa izango da parte-hartzeko.

 

Parte-hartze, sentsibilizazio eta integraziorako ekimenak
Parekidetasuna bultzatzeko mota anitzetako ekintzak antolatzen ditugu: hitzaldiak, kultur-jarduerak, tailerrak, zineemanaldiak... Publiko zabalari (emakumeei zein gizonei)
irekita dauden ekimenak dira.

Zinegoak HEDAPENA 2018. nazioarteko LGTB zinemaldia

Paradisu Zinema Azpeitiko zineklubarekin elkarlanean
Hizkuntza: Euskaraz
Eguna eta ordutegia: Martxoak 14, asteazkena

'Ekaitzaren zipristinak’ LIBURU AURKEZPENA
Miren Garate Zendoia kazetari azpeitiarraren “Ekaitzaren zipristinak” liburuaren aurkezpena. “Krisia esaten zaion horren” errepasoa egin du kronika liburuan, eta horrek gizartean utzitako ondorioetan zentratu da, “gogorrago edo xamurrago guztiok harrapatu baikaitu zaparradak”.

Hizlaria: Miren Garate Zendoia
Hizkuntza: Euskaraz
Eguna eta ordutegia: Apirilak 25, asteartea, 18:00etan
Lekua: Emakumeen Txokoa.

(de)construyendo identidades, imaginarios y prácticas. Mujeres migrantes africanas en la encrucijada’ Jeanne Roland Dacougna TESIAREN AURKEZPENA
Rolanderen tesiak emakume afrikar migratzaileek beren identitatea, imaginarioa eta praktikak nola eta zergatik eraikitzen eta deseraikitzen dituzten hausnartzen du. Euskadin emakume afrikarren migrazioaren testuingurua zein den aztertzen du, eta hona egokitzeko dituzten bizipenak eta balorazioak. Emakume afrikarrak bizi-baliabide determinatuarekin iristen dira: pentsamoldeak, harremanak egiteko modua, jendartean kokatzeko modua etab. Euskadira iristen direnean beste identifikazio batzuetarantz jotzen dute, izateko eta egiteko modu berriak bereganatzen dituzte, eskubideen subjektu bezala lehen baino hobeto kokatzen dituzten moduetara urbiltzen dira.
Ingurukoen diskurtsoak, praktikak eta errepresentazioak ere aztertzen ditu Rolandek bere tesian, emakume horien autonomia prozesuan zenbateraino baldintzatzen duten baloratzeko.
Identifikatzen ditu, baita ere, emakume afrikar migratzaileen boteretzea indartzen eta oztopatzen duten faktoreak.

Hizlaria: Jeanne Roland Dacougna
Hizkuntza: Gaztelera
Eguna eta ordutegia: Otsailak 28, astteazkena, 18:00etan
Lekua: Emakumeen Txokoa.

“Emakume haurdunentzat tailerra”

Haurdunaldi eta erditze kontzienterako ariketa lagungarriak, Yoga eta Pilateseko luzapenak, arnasketa eta lasaitze teknikak, eta norbere gorputzarekin eta umearekin
konektatzeko ariketak egingo dira.

Irakaslea: Edurne Salegi
Egunak eta Ordutegia: Otsailaren 5etik aurrera, astelehenetan,
18:00etatik 19:30etara.
Prezioa: 10 € hilean
Izena ematea ezinbestekoa izango da parte-hartzeko.

EDOSKITZE TALDEA
Talde honetan emakumeei edoskitzearen inguruan dituzten zalantzak, zailtasunak, presioak, eta abarri buruz hausnartzeko espazioa eskainiko zaie. Edoskitzeari buruz emakume bakoitzaren erabakia oinarri hartuta, inolako epairik gabe, azaleratu ahal diren kezkei tarte bat eskaini nahi zaie. Emakumeek elkartu, hausnartu eta elkarrengandik ikasteko aukera izango dute.

 

IKASTURTE AMAIERAKO EMAKUMEEN JAIALDIA “GREBAN GAUDE” ANTZERKIAREKIN

Duela hamabost urte, Azpeitiko emakumeen mahaiak, Lakrikun antzerki taldeko kide batzuei, maiatzean ospatu ohi den ikasturte bukaerarako antzerki lan bat prestatuko ote genuen proposatu zigun. Hala, taldeko emakume batzuk elkartu, eta GREBAN GAUDE antzezlana sortu genuen ilusio handiz. Jendearen erantzuna ikusita, lanarekin aurrera jarraitzea erabaki genuen, eta Euskal Herriko txoko desberdinetan antzezten hasi ginen, gaur arte.
Gerora, lan horri jarraipen bat ematearren, PREST GAUDE eta NON GAUDE lanak sortu genituen, trilogia bat osatuz. Hiru lanekin ibili gara herriz herri, baina iritsi da GREBAN GAUDEri agurra emateko ordua.
Lana sortu genuenean orain dena baino askoz ere laburragoa zen. Denborarekin, ordea, eta arrazoi desberdinengatik, lana gorputza hartzen joan zen, hazten, gaur dena bihurtu zen arte.
Makina bat anekdota dira bidean utzi dituenak, eta bizipen ahaztezinak!
Hamabost urte eta gero, agurtzeko garaia iritsi den honetan, jaio zen leku berean agurtzea egokia litzatekeela iruditu zaigu. Orduan bezala, herrian, ikasturte bukaerako jaialdian, lagunartean…
Guretzat hain garrantzitsua izan den lan honen azken emanaldira gonbidatuta zaudete. Irribarretxo bat baietz egin?
Bertan elkar ikusiko dugulakoan… Lakrikun antzerki taldea

Eguna eta ordutegia: Maiatzak 18, ostirala
Lekua: Sanagustin Kulturgunean