wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Gero eta gutxiago falta da Karnabaletarako. Dagoeneko elegante traje edo mozorroak prestatzen hasiak dira herritarrak. Astelehen karnabal gauean ohi bezala mozorro lehiaketa egingo da, eta iaz bezala, parte hartu nahi duten tabernek aurrez izena eman beharko dute. Izena emateko azten eguna otsailaren9a izango da (14:00ak arte), eta parte hartu nahi dutenek udaletxeko kultur bulegoarekin jarri beharko dute harremanetan, bertaratuz edota 943 157068 telefonora deituz.