wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Azken urteotan indarra hartzen ari da kaldereroen kalejira. Eta, aurten ere, Azpeitiko Udalak herritarrei trapu zahar eta zartaginak prestatzeko deia egin nahi die. Haur, gazte eta helduek, elkarrekin kalejira ederra egiteko aukera izango dute. 

 

EGITARAUA

19:00etan Udal Musika Banda, Juan de Antxieta Musika Eskola eta Matxotek gidatuta, kalderero konpartsak, kalderero karroak astoekin eta parte hartu nahi duten Azpeitiar kalderero guztiak elkartuko dira Arana Kalean.

Kalderero konpartsa honako kaleetan ibiliko da: Bustinzuriko Errebala, Artzubiko Etorbidea, Zaharren Egoitza, Artzubiko Etorbidea, Goiko Kale,Plaza Nagusia, Enparan Kalea, ErdiKale, Elizkale, Donejakue eta amaiera Plaza Nagusian emango diote.
Geldiguneak honako hauek izango dira:
. Olazko Andre Mariaren Plazan
. Zaharren Egoitzan
. Perez Arregi plazan
. Plaza Txikian
. Plaza Nagusian

Abestiak: Trapu zaharrak eta Kalderero martxak

23:00etan Gora Herria taldearen emanaldia Sanagustin kulturgunean