wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Gero eta egun gutxiago falta dira sansebastianak hasteko, eta gaur, prentsaurrean festak aurkeztu dituzte parte hartzaileek. "Azpeitiko festa parte hartzaileenak dira sansebastianak, herri osoak, denok batera ospatzen ditugu festa hauek, eta horretara gonbidatu nahi zaituztegu. Beti ere festaren limiteak zeintzuk diren jakinda eta errespetatuta" adierazi du Eneko Etxeberria alkateak. Aurten 50 urte betetzen ditu parte hartzen arrantzaleak taldeak, eta Bittor Olaizola taldekidea eta Nekane Aizpitarte karrozaren egilea ere aurkezpenean izan dira. Bien lana goraipatu nahi izan du Etxeberriak: "1981. urtean, danborradan lehen aldiz emakumeak danborra jotzen irten zuten, eta Arrantzaleak taldean izan zen. Talde garrantzitsua izan da eta da, beraz" zehaztu du. Bide horretan Olaizolak eskerrak eman nahi izan dizkie taldeak iraute lanean aritu diren "gizon emakumeei". Lehen emakume haiei keinu ere egingo diete: "Udaletxean jasoko dugun omenalditxo horretara 4-5 emakume igoko dira nirekin batera", adierazi du. Udalak Mikel Sansebastian tailagileak egindako oroigarria emango die. 

Nekane Azpiazu karrozaren diseinatzailea azken lanetan murginduta eta zeruari begira dago azken egunotan. "Ilusia handiarekin egin dut karroza. Karroza alaia dela uste dut, eta eguraldiak laguntzeko esperantza dut. Ea herritarren gustukoa den", azaldu du. 

Bandera igoera udaletxetik ikusteko zozketa

Sansebastian bezteran banderaren igoera momentua udaletxeko 2. solairuko balkoitik ikusi nahi dutenek ostegunera arte (15:00ak arte) dute horretarako aukera. Izena ematen dutenen artean 10 lagunek izango dute balkoira igotzeko aukera. zozketan parte hartzeko Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 943 15 71 85 telefonora deitu eta izen abizenak eta kontakturako zenbaki bat utzi beharko dute.

Urtarrilak 19, ostirala

22:15ean HELDUEN DANBORRADA
Olazko Andre Mariaren plazatik irtenda, herriko
kaleetan. Aurten, ARRANTZALEAK elkarteak 50
urteurrena ospatuko du.
24:00etan TALDE GUZTIAK ELKARTUTA PLAZA NAGUSIAN
DANBORRADAKO DOINUAK JOKO DITUZTE
Egileak: J. Azarola, J.L. Frantsesena eta R. Sarriegi.

 

Urtarrilak 20, larunbata SANSEBASTIAN EGUNA

09:00etan, TXISTULARIEN ETA MUSIKA Eskolaren GOIZ-ERESIA Egilea: J.I Aldalur. Mold: J.M. Altuna Herriko kaleetan. 
09:30ean, ARDOZALEAK eta GURE AMETSA taldeek, Udal
Musika Bandarekin eta Musika Eskolako Txilibatuakin batera kalejira egingo.
Egileak: J.I. Aldalur eta J.L. Frantsesena. Herriko kaleetan.

10:15ean HERRIKO AGINTARIAK KORPORAZIOAN, San Sebastian Eliza Nagusira joango dira.

10:30ean PROZESIOA, Herriko kaleetan.
10:45ean MEZA NAGUSIA OLAZKO AMARI Parrokiko eta Julian Barrenetxea abesbatzekin
Egilea: J.M.Altuna. Zuzendaria: Javier Alberdi.
Organujoea: Ignazio Arakistain
San Sebastian Eliza Nagusian.
12:00etan SOKAMUTURRA Plaza Nagusian.
Ganadutegia: ARNO.
12:30ean HAURREN DANBORRADA karroza
ikusgarriarekin, Aranetik eta Artzubitik irtenda.
Aurtengo karrozaren gaia:
AZPEITIKO KALEKO ZEZENAK
SOKAMUTURRA- 500 urte (1518-2018)
Karrozaren egilea: Nekane Azpiazu Lejardi
azpeitiarra.

16:00etatik 20:00ak arte, HAUR PARKEA Olazko Andre Mariaren Plazan.

16:30ean SOKAMUTURRA Kaleetan.
Ganadutegia: ARNO.

23:15ean BANDERA JAITSI ARTEKO DANBORRADA
Irteera: Bustinzuriko Errebala.
Ibilbidea: Olazko Andre Mariaren Plaza, Goiko kalea, Donejakue kalea, Elizkalea, Enparan Kalea, Erdikalea eta bukatzeko, Plaza Nagusia.

24:00etan,BANDERA JAITSIERA SEI ELKARTEREKIN IRAURGI SASKI BALOIA (T)- MENDIZALEAK (B)- BARRATSU (T)- ZEZENZALEAK (B)-
BARRENETXEA (T/B)- OILO SORO (B) ARRANTZALEAK (T)- 50 urte.
Azpeitiko Udal Musika Bandak eta herriko hainbat DANBOR ELKARTEEK lagunduta. 

24:30eanPlaza Nagusian.
DJ KANUTTO
Sanagustin Kulturgunean.

URTARRILAK 21, IGANDEA

12:00etan Sokako zezen txikia Erdikaletik Plaza Nagusira
ZEZEN TXIKIAK eta PONIAK.
Ganadutegia: Bergarako Zezenak
Zezen Beltzek antolatuta. Plaza Nagusian.
16:30ean SOKAMUTURRA Kaleetan.
Ganadutegia: Lopene.